The Town I Loved So Well

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

"The Town I Loved So Well" (euskaraz Hain Ongi Maitatu Nuen Hiria) Phil Coulter idatziriko abestia da eta bere haurtzaroko Derry hiriaz mintzo da, Ipar Irlanda. Lehendabiziko hiru bertsoetan egileak Derryko bere haurtzaroan bizi izan zuen bizitza mota xume eta lasaiaz hitzegiten digu, amaierako bi bertsoetan berriz Ipar Irlandako gatazkaz mintzo da, bai eta nola militarrek bera jaio zen hiriko lasaitasuna hondatzen duten, oldarkeri sektarioak dena estaltzen duen bitartean. The Dubliners talde dublindarrak eta Pierre Bensusan abeslari algeriar-frantziarrak abesti honen euren bertsioak moldatu zituzten. Bretainiar Tri Yann musika talde ospetsuak ere bere bertsioa moldatu zuen, hitzak frantzeseraz zirelarik. Abesti honek "La ville que j'ai tant aimée" izenburua hartu zuen bere 1983 eta 1996ko bertsioetan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]