The Wild Mountain Thyme

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

The Wild Mountain Thyme, baita Purple Heather eta batez ere Will You Go Lassie, Go izenez deitua (euskaraz "Ezkai Mendi Basatia", "Txilar Purpura" eta "Joango al zara, neskatoa, joango") jaiotzez Belfastekoa zen Francis McPeake musikariak 1957an idatzitako irlandar abesti bat da.

Halere, nahiz eta berez Irlandan konposatua eta abestua izan, abesti hau Eskoziako ikur bilakatu diren abestietako bat da eta herrialde horrekin oso estuki lotu ohi da. Abesti honen aldaerak musikari eta abeslari ugarik burutu izan dituzte, ekitaldi ugaritan ere entzun izaten da, kirol ekitaldietatik hasi eta hiletetaraino.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Wild Mountain Thyme abestia entzungai. Christoph Nolte abeslariaren bertsioa.

Ingeleraz
Oh the summertime is coming
And the trees are sweetly blooming
And the wild mountain thyme
Grows around the blooming heather
Will ye go, Lassie go?

And we'll all go together
To pluck wild mountain thyme
All around the blooming heather
Will ye go, Lassie go?

I will build my love a tower
Near yon' pure crystal fountain
And on it I will build
All the flowers of the mountain
Will ye go, Lassie go?

If my true love she were gone
I would surely find another
Where wild mountain thyme
Grows around the blooming heather
Will ye go, Lassie go?

Euskaraz
Oi udaldia iristen ari da
Eta zuhaitz emeki loratzen doaz
Eta mendiko basa ezkaia
Loretan dagoen txillarrean haziz doa
Joango al zara, Neska, joango?

Eta denok batera joango gara
Mendiko basa ezkaia hartzera
Loratutako txilar guztian
Joango al zara, Neska, joango?

Ene maitea, dorre bat eraikiko dut
Ur garbiko iturri gardenetik hurbil
Eta eraikitzera noan horretan
Mendiko lore guztiak ipiniko ditut
Joango al zara, Neska, joango?

Nire benetazko laztana joan bazen
Ziur nago beste bat topatuko dudala
Mendiko basa ezkaia
Loretan hazten den txilar guztian
Joango al zara, Neska, joango?

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]