Theodor Reik
Wikipedia(e)tik
Theodor Reik Estatu Batuetako psikoanalista izan zen, jatorriz austriarra (Viena, 1888 - New York, 1970). Freuden ikasle izan zen. 1922an, Flauberten La tentation de Saint Antoine liburuari buruzko tesia argitaratu zuen. Karl Abrahamekin analisi sakona landu ondoren, psikoanalisiaren teoria eta praktika irakatsi zituen Vienan eta Berlinen. Naziengandik ihesi, Estatu Batuetara joan zen 1938an, eta Psikoanalisi Elkartea sortu zuen han.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.