Tibeteko otso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Tibeteko Otsoa
Iraute egoera: Datu falta
Tibeteko Otsoa
Tibeteko Otsoa


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Canidae
Generoa: Canis
Espeziea: Canis lupus
Azpiespeziea: Canis lupus chanco
Gray, 1863

Tibeteko otsoa (Canis lupus chanco), otso ileduna edo chángú izenez ere ezaguna, otso espezie bat da. Bere jatorria, Erdialdeko Asian, Mongolian , Txinako Iparraldean, Shensin-en , Sichuan-en , Yunnan-en eta Himalaia mendebaldean kokatzen da. Tibetar otsoa tamainaz ertainetik handira izaten da. Ilelatza daukate, eta gris, arre edota beltz kolorekoak dira. Hauek, Txinako, Mongoliako eta Mantxuriako baso hotzetan bizi dira. Zientzialariek betitik pentsatu izan dute, Tibeteko otsoa etxeko txakurraren arbasoa izan dela; izan ere, biak tamaina txikikoak dira eta morfologia antzekoa daukate.

Deskribapen Fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibetar otsoak, oro har, arre, gris edota beltz kolorekoak dira. Beraien bizkarra, isatsa eta sorbaldak beltzak eta zuriak dira. Berriz, sabela, kokotsa eta hankak zurixkak dira. Batzuetan, intentsitate desberdineko banda ilunak azaltzen dituzte gorputzean zehar. Belarriak gris kolorekoak dira, eta muturra zein begiak beltzak. Fisikoki, Tibetar otsoa eta Eurasiar otsoa oso antzerakoak dira, baina, Tibetar otsoa hanka motzagoak ditu.

Jokabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibetar otsoa ez da talde handietan sakabanatzen, eta horregatik hiru zein biko taldeen mugitzen da. Harrapakinak harrapatzeko arrakasta gutxi dute, eta hori arazo larri batean bilakatu daiteke. Abeltzaintzari buruzko azterketa bat erakutsi egin du, otsoa izan dela artaldeetan hondamendi gehienak sortzen dituen animalia: otsoaren kasuan (%60); ondoren, negu lehoinabarra (%38); eta azkenik, katamotza (%2). Hondamendi hauen kaltetuak hauek izaten dira: ahuntza (%32), jarraituak ardiagatik (%30), oiloak (%15) eta zaldiak (%13). Tibeteko otsoa, gizakiaz gain, jak basatien etsai nagusia da.


Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tibeteko Otsoa