Tigrayren Askapenerako Herri Frontea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tigrayren Askapenerako Herri Frontea
ሕዝባዊ ወያኔ ሓርነት ትግራይ
ḥizbāwī weyānē ḥārinet tigrāy
Buruzagia Meles Zenawi
Sorrera 1975
Egoitza nagusia Mek'ele, Tigray, Etiopia
Ideologia politikoa Sozialdemokrazia, sozialismo, Tigrayrentzatko autodeterminazioa

Tigrayren Askapenerako Herri Frontea (Ge'ez: ሕዝባዊ ወያኔ ሓርነት ትግራይ, Tigrinya: ḥizbāwī weyānē ḥārinet tigrāy, ingelerazko siglak: TPLF) batzuetan modu iraingarrian Etiopian Woyane edo Weyane deitua, Etiopiako alderdi politiko bat da. Azken hauteskunde legegileetan alderdia Etiopiako Herriaren Fronte Demokratiko Iraultzailearen parte izan zen.

2005ko abuztuan Tigray eskualdean eginiko hauteskundeetan jokoan zeuden 152 eserlekuak lortu zituztela aldarrikatu zuten.

TAHFk politburo edo Komite Zentral bat du. Etiopiako Gerra Zibilean irabazi ondoren lau antolakunde erregionaletan zegoen banatua, horietako 3 Tigrayn bertan eta laugarrena Tigraytik kanpo. Kanpo komite honek Sudan, Ekialde Hurbila, Europa eta Ipar Amerikako militanteak koordinatzen ditu.