Tilburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tilburg

 Ipar Brabante
Heuvel Tilburg 11 mei 06 013.jpg
bandera

armarria

Izen ofiziala Tilburg
Estatua
Probintzia
 Herbehereak
 Ipar Brabante
Alkatea Ruud Vreeman (PvdA)
Koordenatuak 51°33′0″N 5°7′0″E / 51.55000°N 5.11667°E / 51.55000; 5.11667Koordenatuak: 51°33′0″N 5°7′0″E / 51.55000°N 5.11667°E / 51.55000; 5.11667
Tilburg non dagoen adierazten duen Herbehereetako mapa
Tilburg
Eremua 118,83 km2
Biztanleria 201.087 bizt.
Dentsitatea 1.692,22 bizt./km²
http://www.tilburg.nl

Tilburg Holandako hegoaldean, zehazki Ipar Brabante probintzian, kokatuta dagoen hiri bat da. Udalerri berean, Tilburg-ez gain, Berkel-Enschot y Udenhout herriak daude. Holanda osoko seigarren herririk populatuena da 201.259 biztanlerekin (2007an) eta bigarrena, Eindhoven-en atzetik, Brabant probintzian.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tilburg Centrum
  • Oud-Noord
  • Oud-Zuid
  • Noord
  • Oost
  • Zuid
  • West
  • Reeshof

Horrez gain, hiriaren inguruan honako herriak daude: Berkel-Enschot eta Udenhout

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri honen lehenetariko erreferentziak, XIV mendean jaurgo izendatu zutean daude. Jaurgoa, "Tilburg eta Goirle" izena hartu egin zuen eta gaur egun bi herrialde hauek diren lurraldeetan kokatzen zen. Mende bat geroago, Jan van haestrecht tilburg-ko jauna, hiriaren zeinua eraiki egin zuen, Tilburg-eko gaztelua. Gaztelu hau, hiriaren eskutuan agertzen da. 1858an gaztelu hau lurreratu egin zuten lantegi bat eraikitzeko.

Guillermo II[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guillermo II erregea (1792-1849) hiriarekiko kutuntasun berezia sentitu zuen. Horregatik La Haya(Den haag) hiri zaratzutik alde eta denboraldi luzeak Tilburg hirian igarotzen zituen. Hiriarekiko ongile handi izan zen, ehungintza hobetuz, abeletxeak eraikiz eta finantziazio handiak udaletxerako ekarriz. Tilburg-eko jauregia eraikitzen hasi zen eta bere erresidentzia toki moduan erabili nahi izan zuen, baina hori ez zen inoiz gertatu, jauregia bukatu baino lehen hil baitzen. Gaur egun, jauregi hori udaletxearen zati bat da.

Tilburg-eko futbol taldeak, Holandako lehen mailako talde txiki/ertainetako bat, Willem II izena hartzen du erregearen ohorean.

Tilburg-eko erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiria Tilburg-eko unibertsitatearen (Universiteit van Tilburg) kokalekua da. Askoren ustez, ekonomia eta zuzenbide unibertsitaterik onena Holanda osoan. European Economic Association elkartearen aburuz, Europa mailan, ekonomia eta empresen adiministrazioetako unibertsitaterik onena.
  • De pont arte modernoko museoa hemen kokatzen da.
  • De Efteling, Holandako jolas-parkerik ezagunena, Tilburg hiriaren erdialdetik 10 kilometrora dago.
  • Holandako ehungintza museoa (Nederlands Textielmuseum) Tilburg-en dago.
  • Rock akademia (rockacademie), Holandako handiena, hirigunearen erdialdearen alboan kokaturik dago.
  • Westpoint eraikina, Tilburg tren-geltoki zentralaren (Tilburg central) alboan dago eta 140 metrorekin, Holandaren hirugarren eraikin handiena da. 2004ean bukatua izan zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Gilze-Rijen, 1981–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.8 6.6 10.4 14.4 18.4 20.9 23.2 23.0 19.4 14.9 9.7 6.2 14.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 -0.2 2.1 3.8 7.6 10.3 12.7 12.2 9.9 6.7 3.3 0.8 5.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 70.0 57.2 64.1 46.0 61.2 65.8 75.6 66.0 72.4 75.0 76.1 75.8 805.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 17 14 17 13 14 14 14 13 14 16 18 18 182
Elur egunak (≥ 0.1 cm) 6 6 4 2 0 0 0 0 0 0 2 5 25
Eguzki orduak 63.1 84.5 119.1 171.7 203.8 195.5 205.9 190.2 142.0 113.4 64.2 50.1 1603.5
Hezetasuna (%) 88 84 81 75 74 75 76 77 82 86 89 90 82
Iturria: [1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tilburg Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Herbehereak
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.