Lublin
|
Lublin |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Probintzia | Lublingo voivoderria | ||
| Konterria | Lublin | ||
| Alkatea | Krzysztof Zuk | ||
| Herritarra | Lublindar | ||
| Koordenatuak | 51°14′N 22°34′E / 51.233°N 22.567°EKoordenatuak: 51°14′N 22°34′E / 51.233°N 22.567°E | ||
| Eremua | 147.5 km2 | ||
| Garaiera | 162 - 233 | ||
| Posta kodea | 20xxx |
||
| Biztanleria | 348,450 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 2.370 bizt./km² | ||
| Sorrera | VIII. mendea | ||
| http://www.lublin.pl | |||
Lublin Poloniako ekialdeko hiria eta udalerria eta Lublingo voivoderriko hiriburua da. 2010ean 348.450 biztanle zituen. Bystrzyca ibaiaren alboan kokatuta dago, Vistula eta Bug ibaien artean, Karpato mendialdearen oinetan.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1569an Lublingo Batasuna delako hitzarmena sinatu zen, hots, Poloniaren eta Lituaniaren arteko batasuna finkatzen zuen akordioa. 1795. urtean Austriaren mende egon zen, 1809an Varsoviako dukerriaren esku, 1815ean Errusiaren mende eta austriarren mende, berriro ere, 1915-1918 urteetan.
Bigarren Mundu Gerra garaian alemaniarren mende geratu zen eta Poloniako milaka judu hil zituzten kontzentrazio esparrua sortu zuten bertan (Majdanek). Sobietar gudarosteak hiria alemaniar mendekotasunetik askatu ondoren (1944) Poloniako behin-behineko hiriburu izan zen, urtebete geroago Varsovia gobernuaren egoitza bihurtu zen arte.
Ekonomia [aldatu]
Industriagune garrantzitsua (elektrokimika industria, ehungintza, janari industria, nekazaritzarako makineria, tabakogintza).
Ondarea [aldatu]
Aipagarria da Erdi Aroko gaztelua (XX. mendean berritua). Apezpikutegia. Unibertsitate katolikoa.
Herritar ezagunak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.