Timoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Timoma
Deskribapena
Motathymus cancer (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaonkologia
Identifikatzaileak
GNS-10C37 eta D15.0
GNS-9164.0 eta 212.6
O-GNS:8580, 8580/1 eta 8580/3
DiseasesDB13067
MedlinePlus001086
eMedicine001086
MeSHD013945
Disease Ontology IDDOID:3275
OTA bateko irudia, aurrealdeko mediastinoan agertzen den timoma erakusten duena marra gorriak inguratuta.

Timoma tumore multzo mota da mediastinoan dagoen timoan sortutakoa. Sarritan onbera den arren, portzentaia batean gaiztoa ere izan daiteke. Ohikoa ez bada ere, miastenia gravis (MG) izeneko gaixotasunarekin duen loturagatik aski ezaguna da.

Berdin agertzen da emakume eta gizonengan, eta adin ohikoena 30-40 urtekoa da.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazienteen herenak ez du sintomarik azaltzen, beste heren batengan timoma inguruko organoetan zabaltzeagatik disfagia, eztula eta bularreko mina agertu daitezke eta beste heren batek, azkenik, lotutako gaixotasun autoimmuneek eragindako sintomak jasango ditu. Azken kasu honetan, gogorarazi behar da timoma duten gaixoen %30-50ek miastenia gravis ere batera pairatzen dutela, eta MG dutenen artean %10-15ek timoma ere badutela. Lotutako beste eritasun autoimmuneen artean, bestela, lupus eritematosoa, anemia aplasikoa eta immunoeskasiak daudela.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OTA edo eskanerra oso proba diagnostiko garrantzitsua da, alde batetik hainbat kasutan sintomarik agertzen ez delako, eta bestetik klinikagatik susmo sendoa egonez gero tumorea ondo kokatzen duelako eta baita zabaltze maila antzeman ere.

Behin irudiaren bidez ikusita, biopsia batek zehaztuko du mota onbera edo gaiztoa den eta azpimota ere bai.

Halaber, azetilkolinaren errezeptoreen aurkako antigorputzak odolean topatzeak miastenia gravisen diagnostikoa bideratuko zuen.

Pronostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun autoimmuneekin elkartutako timomek normalean pronostiko ona dute. Orokorrean, 5 urtetarako biziraupena batez beste %70ekoa da.

Aurkako faktoreen artean, bestela, ingurualdeko inbasioa, metastasiak (pleura, giltzurrun, hezur, gibel edo garunean) edo trakea edo aparatu baskularra hartuta egotea eta tamaina 10 cm-koa edo handiagoa edo adina 30 urte baino gutxiagokoa edukitzea daude.

Mota histologikoaren arabera ere pronostikoa aldatuko da, mota epitelial eta mistoak okerrenak izanda.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirurgia tratamendu nagusia da. Tumore handia eta gaiztoa bada, ebakuntza baino lehen kimioterapia beharrezkoa izango da, eta erradioterapia ere erabilgarria izan daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]