Miastenia gravis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ezker begiaren ptosia.

Miastenia gravis edo MG giharretako ahuldadea eta indar falta azaltzen dituen gaixotasun neuromuskularra eta azetilkolinaren errezeptoreen aurkako antigorputzek sortutako gaixotasun autoimmunea da.

Emakumeek gehiagotan pairatzen dute gizonek baino, normalean 40 urtetik behera, eta beste paziente multzo nagusia dugu 50 eta 70 urte artean, genero desberdintasunik gabe. AEBetan dagoen prebalentzia 20 kasu/100.000 biztanlekoa da.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri nagusia giharretako ahuldade progresiboa da, jardunarekin okertzen eta atsedenarekin hobetzen dena, eta aurpegi eta lepoa aldean eragiten duena. Sintoma artean beraz murtxikatze, hitz egite (disartria) eta irenstearekin (disfagia) lotutako zailtasunak daude, bai eta arnasa hartzeko arazoak ere. Begietan, ptosia sintoma ohikoa izaten da.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azetilkolinaren errezeptoreen aurkako antigorputzak bilatu behar dira odol analisietan, eta timoma paziente hauen %10-15engan ikusten denez lepo aldeko eta toraxeko OTA egitea komeni da tumore hori ikusi ahal izateko.

Tensilonen probak bestela diagnostiko zehatza eman dezake, edrofonioa zainaren bidez sartzean datzana.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu espezifikoa farmako antikolenesterasikoak dira, piridostigmina ("Mestinon") nagusiki, edrofonioaren familiakoa dena. Bestela, kortikosteroideak eta immunogutxitzaileak ere (ziklosporina, azatioprina eta mikofenolatoa) erabili daitezke.

Timoma egotekotan, kirurgia izango zen egin beharrekoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]