Tiroketa Baionako meskitan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiroketa Baionako meskitan
Map
Motaattempted murder (en) Itzuli
Data2019ko urriaren 28a
KokalekuBaionako meskita
HerrialdeaFrantzia
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak2
Bizirik irten direnen kopurua2

Baionako meskitako tiroketa 2019ko urriaren 28an gertatu zen, 84 urteko gizon batek meskita bati eraso zionean Baionako hirian, Lapurdiko hiriburuan. Erasotzailea handik gutxira atxilotu zuten eta Claude Sinké bezala identifikatu zuten, Rassemblement National (Frantzia) eskuin muturreko alderdiaren hauteskundeetarako hautagai ohia. Bi pertsona zauritu ziren. Baionako meskita nahita birritan eraso zuten iraganean, 2015ean eta 2017an.

Poliziaren bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasotzaileak bere telefono mugikorraren arabera gutxienez bost bisita egin zituen lekuan urriaren 7tik urriaren 21era bitartean. 2019ko urriaren 28an, 15:209 aldera, meskitari eraso zion: erasotzaileak lekuko posible bat ihes arazi egin zuen pistola batekin mehatxatuz eta ondoren, gasolina isuriz, meskitaren atea su ematen saiatu zen. Kotxez irten zen tokitik eta gero oinez itzuli zen. Orduan, bi gizon tirokatu zituen. Gero erasotzaileak etxera itzuli zen eta hogei minutu beranduago atxilotu zuten. Poliziak gas bonbona bat eta pistola automatikoko bilgailu bat atzeman zizkion autoan eta, etxean, kirol-tiro lizentzia zeukan arma batzuk.[1]

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoan 2 zauritu utzi zituzten: Maati Baggar, 76 urtekoa, hiru balez jota alboan eta eskuineko besoan, eta Amar Kariouch, lepoan zaurituta. Zainketa intentsiboen ondoren, sei hilabetez ospitaleratzen zituzten eta errehabilitazio orduak jarraitu behar zituzten.[2]

Egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claude Sinké 1935ean jaio zen Marokon, eta bertan igaro zuen gaztaroa. Odoren, Saint-Martin-de-Seignanxen, Landetan bizi izan zen. 1965etik 1980ra bitartean SNCFko tren gidaria izan zen, handik erretiroa hartu zuen, eta prestakuntza militarra egin zuen. Eskultore eta idazletzat hartzen zuen bere burua. Bere kabuz argitaratutako liburu baten egilea da, La France à Coeur Ouvert edo Regards sur la misere humaine.

Erasoaren egunean bertan Poliziaren zaintzapean zegoela, egilea izan zela aitortu zuen. 84 urterekin, 2015eko Seignanx kantonamenduko hauteskunde departamenduetarako Rassemblement National alderdiaren hautagaia izan zen. Alderdi horrek jada ez zela mugimendu horren kidea zioen.

Egindako galdeketan, Claude Sinkék azaldu zuenez, "Parisko Notre-Dame katedralaren suntsiketa mendekatu" nahi izan zuen eraikin horretako sua musulman komunitateko kideek piztu zutela esanez. Ikusi zen bere buruko osasun-egoera oso ona ez zela.

Mont-de-Marsan espetxe zentroan behin-behineko espetxealdian jarria, Claude Sinké 2020ko otsailaren 26an hil zen hiri horretako ospitale zentroan.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]