SNCF
Wikipedia(e)tik
| SNCF | |
|---|---|
| Leloa | « Des idées d'avance » |
| Mota | Garraioa |
| Sorrera | 1938 |
| Sortzailea | Frantziako Gobernua |
| Egoitza | Paris |
| Presidentea | Guillaume Pepy |
| Merkatuak | |
| Salmentak | 17 bilioi euro |
| Irabaziak | 1,1 |
| Langileak | 160.000 |
| Web orria | http://www.sncf.com/ www.sncf.com |
SNCF edo Société nationale des chemins de fer français (euskaraz:Frantziar trenbideen elkarte nazionala) Frantziako trenbideak ustiatzen dituen enpresa publikoa da, bertan monopolista dena.
Historia[aldatu]
SNCF 1938an Frantziako Gobernuak eta zenbait enpresa pribatuk sortu zuten. Estatuak %51a mantendu zuen, enpresa kontrolatzeko. Hirugarren Reichak enpresa bereganatu zuen bere armada garraiatzeko. 1945 eta gero berriro lanari ekin eta TGV proiektua bultzatu zuen.
1982tik aurrera guztiz publiko bilakatu eta 1990eko hamarkadan bitan zatitu zen: SNCFek infraestruktura eta RFFk sarea ustiatu zuen.
2008an Guillaume Pepy bilakatu zen presidente.
Osaketa[aldatu]
TGV trena Marseilles St-Charles geltokian.
SNCF lau adarretan banatuta dago:
- Voyageurs France-Europe (VFE): TGV, Thalys, Eurostar, Elipsos, ICE, Artésia, Lyria, Corail Téoz eta Corail Lunéa distantzia handiko zerbitzuez arduratzen dena.
- Corail Intercités (CIC): distantzia ertaineko trenak
- TER: eskualdeko trenak
- Transilien: aldirikoak
- Fret: merkantzia-trenak
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez) (Ingelesez) Webgune ofiziala