Landak
| Landak / Landes (40) | |
|---|---|
| Eskualdea | Akitania |
| Prefetura | Mont-de-Marsan |
| Azpiprefeturak | Akize |
| Biztanleria | 327.334 (1999) |
| Dentsitatea | 35,41 bizt / km² |
| Eremua | 9.243 km² |
| Barrutiak | 2 |
| Kantonamenduak | 30 |
| Herriak | 331 |
| Departamendu burua |
Henri Emmanuelli (PS) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Landak edo Landes[1] (okzitaniera tokiko hizkuntzan Lanas eta frantsesez ofizialki Landes) Frantziako 40. departamendua da, eta Akitania eskualde administratiboko bost departamenduetako bat da. Okzitaniako Gaskoinia eskualde historikoan dago, halaber. Izena "Gaskoiniako Landak" (las Lanas de Gasconha) eskualde naturaletik hartu zuen baina beren mugek ez dute bat egiten. Prefektura Mont-de-Marsan hirian dago; Akize, beste hiri nagusia, azpiprefetura da.
9.234km2-ko azalera dauka eta 327.344 biztanle.(1999)
Mugakideak hauek ditu: Pirinio Atlantikoak, Gironda, Lot-eta-Garona eta Gers departamenduak, eta Ozeano Atlantikoa. Frantzia metropolitarreko bigarren departamendu handiena da.
Landetako basoa [aldatu]
Landetako basoak milioi bat hektarea baino gehiagoko azalera du, eta Mendebaldeko Europako basorik handiena da. Basoa Pinus Pinaster pinuaz osaturik dago nagusiki. Beste baso europar asko ez bezala, Landetako basoa ia bere osotasunean gizakiak sortuta eta xede industrialekin administratua dago. Pinu landaketa masibo hau XVIII. mendean hasi zen Pays de Buch eskualdean, Girondan, higadura geldiarazteko eta lurra garbitzeko.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
| Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
|
||