Tokugawa Iemitsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokugawa Iemitsu.

Tokugawa Iemitsu (japonieraz 徳川 家光, Tokugawa Iyemitsu, 1604ko abuztuak 12-1651ko ekainak 8), Tokugawa shogunerriko hirugarren shoguna izan zen, eta 1623 eta 1651 bitartean gobernatu zuen. Tokugawa Hidetadaren seme nagusia eta Tokugawa Ieyasuren biloba izan zen.

Shogun bezala, 1617an izendatua izan zen, eta Japonia osoan, 1623an hartu zuen shogun kargua, bere aitak kargua utzi ondoren. Japonian kristautasuna debekatzen zuen ediktu bat aldarrikatzeagatik ezaguna izan zen, eta biztanleria osoa, tenpluetan erregistratzera behartu zuen. Jazarpen hauen ondorioz, 1637an Shimabara matxinada gertatu zen, kristau bihurtutako japoniarrek antolatu zutena. Horietako asko, beranduago, erahilak eta exekutatuak izan ziren. 1639an, Japonia gainontzeko mundutik isolatzea agindu zuen.

Bere agintaldian hil zen Tokugawa shogunerriko lehen shoguna izan zen, kargua utzi beharrean.


Aurrekoa
Tokugawa Hidetada
Shoguna
1623-1651
Ondorengoa
Tokugawa Ietsuna
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Iemitsu Aldatu lotura Wikidatan