Tokugawa Ietsuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokugawa Ietsuna

Tokugawa Ietsuna (japonieraz 徳川 家綱, 1641eko irailak 7-1680ko ekainak 4), Tokugawa shogunerriko laugarren shoguna izan zen. Ietsuna, Tokugawa Iemitsuren seme nagusia, eta, beraz, shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuren birbiloba zen.

Haurtzaroa (1641-1651)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ietsuna 1641ean jaio zen, Tokugawa Iemitsuren eta bere ohaideetako baten semea zelarik. Garai honetan, bere aita shogunak, kristauen aurkako neurri zorrotzak hartu zituen 1637ko Shimabara matxinadaren ondoren.

Shogunerriko erregeordetza (1651-1663)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Iemitsu 1651 hasieran hil zen, 47 urterekin, eta, beraz, Ietsuna, urte horretan bertan shogun izendatua izan zen. Adin nagusikoa izan arte, bost erregeordek gobernatu zuten bere tokian: Sakai Tadakatsu, Sakai Tadakiyo, Inaba Masanori eta Matsudaira Nobutsuna izan ziren garrantzitsuenak.

Bakufu Botereagatik borroka (1663-1671)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1663an amaitu zen erregeordetza ofizialki, baina, erregeordeek, oraindik, herriaren kontrola mantentzen zuten izatez, askotan, euren izenean lan eginez.

Ietsuna shoguna (1671-1680)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere agintaldian, Japoniako historian garrantzi askorik gabeko gertaerak izan ziren. 1679an, Ietsuna gaixotu egin zen, eta, beraz, bere oinordekoa zein izango zen eztabaidatzen hasi zen. Sakai Tadakiyok, Go-Sai Enperadorearen semea proposatu zuen hurrengo shogun bezala. Tokugawa klaneko kideek, berriz, Tokugawa Tsunayoshiren alde egin zuten, Iemitsu shogunaren semea eta Ietsunaren anaia txikia zena.

Ietsuna 1680an hil zen, eta hil ondorengo Genyūin izena jaso zuen.


Aurrekoa
Tokugawa Iemitsu
Shoguna
1651-1680
Ondorengoa
Tokugawa Tsunayoshi
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ietsuna Aldatu lotura Wikidatan