Tokugawa Tsunayoshi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokugawa Tsunayoshi

Tokugawa Tsunayoshi (japonieraz 徳川 綱吉) (1646ko otsailak 23-1709ko otsailak 19), Tokugawa shogunerriko bosgarren shoguna izan zen. Tokugawa Ietsunaren anaia txikia eta Tokugawa Iemitsuren semea izan zen.

Animalien, batez ere zakurren babserako drakoniar lege batzuk ezartzeagatik da ospetsua, eta, beraz, "shogun zakurra" ezizenarekin ezaguna da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1651n, bere aita hil zenean, Tsunayoshik bost urte baino ez zituen, eta bere anaia nagusia zen Ietsuna bihurtu zen shogun.

1680an hil zen bere anaia nagusia, 39 urterekin eta oinordekorik gabe, eta, beraz, oinordekoa nor izan behar ote zen eztabaidatzen hasi zen. Hotta Masatoshik, shogunerriko aholkularirik garrantzitsuenetako bat zenak, postu hori Tsunayoshik hartzea iradoki zuen, eta, beraz, Tokugawa shogunerriko bosgarren shogun bihurtu zen.

Bere agintaldian, biziki bultzatu zuen Zhu Xiren konfuzionismoa, garai honetan, gainera, 47 rōninena bezala ezagutu zen gatazka gertatu zelarik.


Aurrekoa
Tokugawa Ietsuna
Tokugawa shogunerriko shoguna
1680-1709
Ondorengoa
Tokugawa Ienobu
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Tsunayoshi Aldatu lotura Wikidatan