Amélie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amélie
Amélie, titre (recolorisé).png
Datuak
Jatorrizko izenburua Le Fabuleux Destin d'Amélie Poulain
Izenburua euskaraz Amélie
Urtea 2001
Estreinaldia 2001eko apirilaren 25a Ipar Euskal Herria eta Frantzian
Hego Euskal Herria 2001eko urriaren 19a
Generoa Komedia erromantikoa
Herrialdea  Frantzia
Iraupena 129 minutu
Aurrekontua 11.400.000 €
Banatzailea UGC (Ipar Euskal Herria eta Frantzia)
Miramax Films (Hego Euskal Herrian)
Zuzendaria
Jean-Pierre Jeunet
Ekoizleak
Jean-Marc Deschamps
Claudie Ossard
Gidoilariak
Jean-Pierre Jeunet (kokapenak)
Guillaume Laurant (solasak)
Aktoreak
Audrey Tautou
Mathieu Kassovitz
Isabelle Nanty
Rufus
Jamel Debbouze
Yolande Moreau
Dominique Pinon
Ticky Holgado
Musikagileak
Yann Tiersen
Argazkilariak
Bruno Delbonnel
Jatorrizko hizkuntza
Frantsesa
Sariak
2002ko Filma Onenaren Cesar Saria
2001eko Europako Filma Onenaren Europako Zinema Saria
2001eko Europako Filma Onenaren Goya Saria

Amélie (frantsesezko jatorrizko izenburua: Le Fabuleux Destin d'Amélie Poulain, euskaraz Amélie Poulainen Patu Zoragarria) 2001eko Jean-Pierre Jeunet frantziar zinema zuzendariaren filma bat da. 2001eko apirilaren 25a Ipar Euskal Herria eta Frantzian estreinatu zen, aldiz Hego Euskal Herria 2001eko urriaren 19an estreinatu zen. Filmaren leloa «Berak bizitza aldatuko dizu...» izan zen (frantsesez: «Elle va te changer la vie...»).

2002ko Filma Onenaren Cesar Saria, 2001eko Europako Filma Onenaren Europako Zinema Saria eta 2001eko Europako Filma Onenaren Goya Saria irabazi zituen. Aldiz, 2001eko lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma 1997. urtean girotuta dago, Lady Di auto istripuan hil zen abuztuko hilabetean eta irailean (filmean albiste honen berri telebistan ematen baita). Paris hiriko Montmartre auzoan bizi den Amélie Poulain (Audrey Tautou) 22 urteko neska gazte ameslari eta onberaren bizitza azaltzen digu, aurretik bere haurtzaroaren sarrera bat ikus ahal daitekelarik.

Améliek Montmartre auzoko Café les 2 Moulins kafetegian zerbitzari gisa lan egiten du, hau auzoko pertsona bitxienen topalekua ere bada.

  • Suzanne (Claire Maurier), kafetegiaren jabea, iraganean zaldi gaineko artista izana, apur bat herren egiten du (bere zalditik erori baitzen) baina inoiz ez zaio daraman edaririk isurtzen, irabazi ezaren ondorioz atsekabez negar egiten duten atletak ikustea gustatzen zaio, aldiz, heuren haurren aurrean umilatzen duten gizona ikustea desatsegin du.
  • Georgette (Isabelle Nanty), kafetegiko tabako saltzaile hipokondriakoa, honek "zure sabeleko fruitua" esaldia gorrotatzen du.
  • Gina (Clotilde Mollet), kafetegiko zerbitzaria eta Amélieren lankidea, bere amona sorgina zen, eta bere hezurrak kroskatzea gustatzen zaio.
  • Joseph (Dominique Pinon), Ginak ezezkoa emandako maitale ohi jeloskorra eta kafetegiko ohiko bezeroa, honek Gina egun osoz zelatatzen du eta paperezko burbuxak lehertzea besterik ez zaio gustatzen.
  • Philomène, hegaldietako azafata, honi katuak katiluarekin lurzoruaren aurka egiten duen soinua gustatzen zaio, era berean, katuari katuari haurren ipuiak entzutea gustatzen zaiolarik.

Améliek ez du mutil lagunik, birritan izaten saiatu zen, baina bietan harremana gaizki atera zitzaion. Aldiz, Amélie eguneroko plazer txikiak lantzea gustatzen zaio: eskuak lekale zakuetan sartzea, kataluniar kremaren gainazaleko azukrezko karamelua goilararekin apurtzea, zinema aretoetako ikusleen aurpegiak ikuntasunean ikustea, Saint Martin kanalean harriak uretara jaurtikitzea edota une zehatz batean hiriko edozein lekutan jendea zer egiten ari den asmatzea.

Arratsalde batez, Amélie etxeko garbiketak egiten ari denean, ustekabean bere bainugelako harlauza baten atzealdean ume batek aspaldian ezkutatutako kutxatxo bat topatuko du. 1997ko abuztuaren 30eko goizaldeko lauetan ideia bat edukiko du: gaur egun gizon bat izango den kutxatxo horren nagusia edonon dagoela ere topatzea eta bere kutxatxoa itzultzea. Ekintza honekin jabea unkitzen ez baldin badu, ongiaren mendekatzaile bat bilakatuko da. Bestela, ba ezer ere ez.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amélie Aldatu lotura Wikidatan