Tottoriko dunak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tottoriko dunak

Tottoriko dunak (鳥取砂丘 Tottori sakyū?) , Japoniako Tottori hiriaren ondoan dauden hareazko duna ezagunak dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanin Kaigan Parke Nazionalaren barnean daude eta Japoniako duna eremu zabal bakarra da, Japoniako itsasoaren kostaldeko 16 kilometro hartzen baititu eta batazbeste 2'4 km-ko zabalera baitu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunak duela 100.000 urte jadanik baziren bertan. Chūgoku mendietako sedimentuak Sendai ibaiak itsasora eraman eta korronte eta haizearen eraginez pilatuz joan dira bertan.

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunak kontserbatu nahian landaketak egin ziren Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren. Honetaz gain hainbat hesi eraiki ziren kostaldean dunak tsunamiek harea eramatea ekiditeko.

Turismoaren eragina ere pairatzen hasi dira eta agintariek honen aurrean ere neurriak hartu dituzte. Urtero bi milioi bisitari izaten ditu, gehienak japoniarrak edo Asia ekialdeko herrialdetatik etorritakoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tottoriko dunak Aldatu lotura Wikidatan