Toyoten Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Toyoten Gerra
Txad-Libia gatazka
Gerra Hotza
Data 1986ko abenduaren 16a - 1987ko irailaren 11
Lekua Txadeko iparraldea
Lurralde
aldaketak
Txaden garaipena
Gudulariak
 Libia
Txad KDI
 Txad
Txad FAP
Buruzagiak
Libia Muammar al Kadafi Txad Hissène Habré
Txad Hassan Djamous
Indarrak
Libia: 90.000
KDI: 1.000
Txad: 28.000
FAP: 1.500-2.000
Galerak
7.500 hildako
1.000 preso
800 tanke
28 hegazkin
1.000 hildako

Toyoten Gerra Txad-Libia gatazkaren azken faseari ematen zaion izen arrunta da. 1987an gertatu zen Txadeko iparraldean eta Libia-Txad mugan. Izena Txadeko indarrek erabiltzen zituzten Toyota markako kamioiei egiten die erreferentzia. 1987ko gerrak galera handia suposatu zuen Libiarentzat, AEBetako iturrien arabera bere indarraren hamarren bat galduz. 7.500 hildako izan zituzten eta 1.500 milioi dolarreko galerak ekipamendu militarrean. Txadek 1.000 tropa galdu zituen.

Gerra 1983an hasi zen, Libiak Txadeko iparraldea okupatu zuenean. Muammar al Kadafik ez zuen onartzen Txadeko lehendakaria zen Hissène Habré, eta militarki lagundu zuen Batasun Nazionaleko Trantsizio Gobernua (GUNT) Habré botatzeko. Planak, hala ere, ez zuen aurrera egin Frantziak Manta Operazioa eta Epervier Operazioa egin baitzituen Libiaren aurrerapena 16. paralelotik iparraldera uzteko.

1986an GUNTa Kadafiren aurrean errebelatu zen, Libiak Txaden egiten zuen operazioaren zentzua galduz. Txad berriro batzeko aukera ikusi zuen orduan Habrék eta 16. paraleloa zeharkatzea eskatu zion bere indarrei, horrela GUNTarekin elkartu zitezkeen eta elkarrekin Libia bota. Momentu hartan GUNTa Tibestin zegoen kokatua, Libiaren aurka borrokan. Aste batzuk beranduago indar handiz ekin zion Txadek Fada herrian, libiar indarrak hilez. Hiru hilabetetan gerrillako metodoak eta gerra klasikoa erabiltzen, Habré gai izan zen Txad ia osoa hartzeko. Hilabete batzuk beranduago Libiari berriro min handia egin zion, irailan gatazka etetzeko su-etena sinatu zen arte. Su-eten horretan oraindik ere Auzu Zerrendaren gaineko subirautzaren auzia ez zen itxi. Nazioarteko Justizia Gorteak 1994an Txadi esleitu zion uranioa duen zati hau.