Transiberiar Trenbidea

Wikipedia(e)tik
Transiberiarra» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gorriz, Transiberiar Trenbidearen ibilbidea. Berdez, Baikal-Amur linea.

Transiberiar Trenbidea[1] (errusieraz: Транссибирская магистраль, Транссиб), Errusia mendebaldetik ekialdera Siberia eskualdea zeharkatzen duen trenbidea da. XIX. mendearen amaieran hasi zen eraikitzen eta 1904ko uztailaren 21ean inauguratu zen, 13 urteko lanen ostean.

Trenbideak 9.288 km-ko luzera du eta Mosku eta Vladivostok (Ozeano Barea) hiriak lotzen ditu. Munduko tren-zerbitzurik luzeena da eta 7 egun behar dira hasieratik amaierara egiteko.

Trenbide horren beste 3 adar ere aipatu behar dira: Transmantxuriarra (zati batean Transiberiarrarekin egiten du bat, Tarskaya hiriraino, eta handik aurrera Txinara bideratzen da, Pekinera heldu arte), Transmongoliarra (Ulan Batorrera doan adarra) eta Baikal-Amur linea (iparrerantz doana, Sovetskaya Gavan ingurura).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbideak 9.288 kilometro luze dauzka, Mosku hirian hasi eta Vladivostok hirian amaitzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Transiberiar Trenbidea Aldatu lotura Wikidatan