Nizhni Novgorod

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nizhni Novgorod

—  Hiria  —
Nizhny Novgorod Montage.jpg
bandera

armarria

Izen ofiziala Нижний Новгород
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Volgakoa
Nizhni Novgorod oblasta
Koordenatuak 56°19′37″N 44°00′27″E / 56.32694°N 44.00750°E / 56.32694; 44.00750Koordenatuak: 56°19′37″N 44°00′27″E / 56.32694°N 44.00750°E / 56.32694; 44.00750
Nizhni Novgorod non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Nizhni Novgorod
Eremua 410,68 km2
Garaiera 78 m
Posta kodea 603000–603998
Biztanleria 1.250.619 bizt. (2010)
Dentsitatea 3.045,24 bizt./km²
Ordu-eremua MSD (UTC+04:00)
http://www.admgor.nnov.ru/

Nizhni Novgorod[1] (errusieraz: Ни́жний Но́вгородNizhnu Novgorod), 1932 eta 1990 bitartean Gorki deitua[1], mendebaldeko Errusian dagoen Nizhni Novgorod oblastaren hiriburua da. Volga eta Oka ibaien bilgunean dago, Moskutik 420 km ekialdera[2]. 2010eko erroldaren arabera, 1.250.619 biztanle zituen[3] eta Errusiako laugarren hiririk handiena zen, Mosku, San Petersburgo eta Novosibirsken ondoren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juri Vsevolodovitx, Suzdal-Vladimirko printzeak, 1221ean sortu zuen. 1392an Moskuko estatuari lotu zitzaion, eta hango hiri nagusienetakoa izan zen. Bertako urteroko azokak 1817tik 1917a arte Errusiako salerosketagunerik garrantzizkoenak izan ziren. 1932an izena aldatu zitzaion Maksim Gorkiren omenez[4], eta 1990ean Nizhni Novgorod berrizendatu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volga eta Oka ibaien elkarguneko sartu-irten handiko portua da. Mekanika, petrolioa eta janari industriak daude[5]. GAZ (Gorkovski Avtomobilny Zavod) ibilgailu-enpresa handiaren egoitza da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nizhni Novgorodek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Azaro amaieratik martxo amaiera arte lurra elurrez estalirik egoten da.

Datu klimatikoak (Nizhny Novgorod)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.5 7.0 17.3 26.3 32.5 36.3 38.3 38.0 31.0 24.2 13.2 8.5 38.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -5.9 -5.3 1.2 10.9 18.7 22.6 24.7 22.1 15.7 8.0 -0.5 -4.6 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -8.9 -8.7 -2.6 6.1 12.9 17.2 19.4 16.9 11.1 4.7 -2.8 -7.4 4.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -41.2 -37.2 -28.3 -19.7 -6.9 -1.8 5.1 0.9 -5.4 -16.0 -29.4 -41.4 -41.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -11.6 -11.7 -5.8 2.1 7.9 12.6 14.8 12.6 7.6 2.1 -4.8 -9.9 1.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 47 38 37 36 46 76 73 69 61 64 55 55 657
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 3 5 12 15 18 16 16 17 17 10 6 139
Elur egunak (≥ 1 mm) 27 22 16 6 1 0.1 0 0 0.4 7 18 25 123
Eguzki orduak 40.0 77.1 146.1 203.8 278.3 289.6 290.1 239.4 152.2 81.3 38.5 24.4 1860.9
Hezetasuna (%) 85 81 75 65 62 70 71 75 79 82 86 85 76
Iturria (1): Pogoda.ru.net[6]
Iturria (2): Weatherbase (sun only)[7]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nizhni Novgorod ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nizhni Novgorod Aldatu lotura Wikidatan