Tri-iodotironina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Triiodotironina (T3)

Tri-iodotironina bi hormona tiroideotako bat da (bestea tiroxina izanik), bere molekulan hiru atomo iodo dituena (hortik izena). Tiroide guruinak jariatzen du.

Tirosina aminoazidotik sortzen da, hiru atomo iodo erantsiz (ikus irudia). Bere ekoizpena beste hormona batek, tirotropinak (TSH) erregulatzen du. Tirotropina hori, era berean, hipofisiak jariatzen du.

Tiroxina tri-iodotironinaren aitzindaria da. Tri-iodotironina gehiena tiroxinaren desiodozazioaren ondorioz sortzen da.

Tiroide guruinak tri-iodotironina gehiago jariatzen du tiroxina baino, 3 aldiz gehiago, gutxi gorabehera. Tri-iodotironinaren iraupena odolean 2,5 egunetakoa da.


Zeregin metabolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tri-iodotironinaren jarduera, oro har, tiroxinaren antzekoa da, nahiz eta bere eragina handiagoa izan ehunetan (hormona indartsuagoa baita).

Prozesu katabolikoak areagotu eta bizkortzen ditu, oxigenoaren kontsumoa ere handituz. Organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena du. Intsulinaren jarduera azkartu eta serotoninaren garuneko kontzentrazioa handitu egiten du.