Intsulina
Intsulina (latineko insula hitzetik, "uhartea") 51 aminoazidoz osaturiko hormona polipeptidiko bat da. Pankreako Langerhansen uhartetxoetako beta zelulek jariatzen dute, aitzindari ez aktibo moduan (prointsulina). Hau Golgiren aparatura igarotzen da eta bertan eraldatu egiten da, zati bat ezabatuz eta geratzen diren bi zatiak lotura disulfuro bidez elkartuz.
Frederick Grant Bantingek, Charles Bestek, James Collipek eta J.J.R. Macleodek, Torontoko Unibertsitatekoek (Kanada), 1922an aurkitu zuten intsulina. Banting doktoreak Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen hormona honen aurkikuntzagatik.
Metabolismoari elikagaiak aprobetxatzen laguntzen dio, batez ere karbohidratoen anabolismoarekin. Intsulina-gabeziak diabetea eragiten du eta gehiegi izateak, berriz, hiperintsulinismoa eta hipogluzemia.
Eduki-taula |
[aldatu] Funtzioa
Intsulinak odolean dagoen glukosa maila jaisten du. Hau lortzeko, intsulina bi mailetan aritzen da:
- glukosaren kontsumoa areagotzen du ehunetan.
- glukogenesia aktibatzen du, glukogenoaren sintesia bultzatuz.
Bestalde, intsulina zelula mintzaren errezeptorei lotzen da, eta zelulak glukosarekiko duen iragazkortasuna areagotzen du. Modu horretan glukosaren kontsumoa errazten du.
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
[aldatu] Diabetea
Intsulinaren gabeziak odolean dagoen glukosa kontzentrazioaren gehikuntza ekartzen du (hipergluzemia); honen ondorioz glukosa maila handitan kanporatzen da gernutik (glukosuria). Diabete izeneko gaixotasuna agertzen da, eta gaitz honek jota daudenek intsulina hartu behar dute egunero, aho bidetik zein muskulu barneko bidetik.
Bi diabete mota daude:
- 1. motakoa, gazteengan agertzen dena. Pankreako beta zelulek ez dute intsulina ekoizten. Gaixotasun autoimmunea da, gaixoaren immunitate sistemak pankreari eraso egiten baitio.
- 2. motakoa, helduengan agertzen dena. Intsulina egon badago, baina ez du bere funtzioa ongi betetzen.
[aldatu] Beste batzuk
[aldatu] Intsulina sintetikoak
[aldatu] Kanpo loturak