Trintxerpe (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trintxerpe
 Euskal Herria
Ontziola: Victorio Luzuriaga, Pasaia
Mota: Arrantza-ontzi
Uretaratze data: 1931
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 116 t. tona
Luzera: 23,70 m
Zabalera: 5,44 m
Sakonera: 3,10 m
Abiadura: 9,5 korapilo
Eskifaia: 9 marinel


Trintxerpe arrantzurako motordun eta burdinazko oskoldun binakakoa izan zen, Francisco Andonaegi Garmendia pasaitarrarena. Pasaian Victorio Luzuriagak eraiki zuen. Lan garrantzitsua egin zuen Gipuzkoaren ebakuazioan. Abenduan Eusko Itsas Gudarosteak hartu zuen ontzia bere ardurapean eta Baiona eta Bilbo arteko irrati bidezko loturarako erabili zuen. Lan hori abendu erdialdera utzi eta berriz ere arrantzuan hasi zen. Bilbo ebakuatzerakoan Santanderrera joan zen eta ondoren Frantziara. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]