Tunguskako gertakaria
Tunguskako gertakaria edo leherketa Podkamenaia Tunguska ibaitik gertu, Krasnoiarsko Kraian 1908ko ekainaren 30eko goizeko 7:14etan egondako leherketa handia izendatzeko erabilitako izena da. Meteorito edo kometa bat lehertu omen zen Tunguska gainean (Siberian), 2000 km2 baso suntsituz.
Sutea [aldatu]
Leherketa zerk eragin zuen argi ez dagoen arren, zientzialari gehienen ustez, leherketa eta ondorengo sutea, lur gainetik 5 eta 10 kilometro bitartean lehertutako asteroide txiki batek eragin zuen. Ustezko objektu metro gutxi batzuk baino ez zituen, baina eragindako leherketa 5 megatoi TNT eta 30 megatoi arteko indarra izan zuela uste da.
Leherketaren indarra milaka kilometrora nabaritu zen, eta Errusiako hiriburu den Moskun hainbat botila apurtu zituen dardara sentitu zen.
Argazkiak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Tunguskako gertakariari buruzko webgunea.
Koordenatuak: 60°55′N 101°57′E / 60.917°N 101.95°E
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |