Tunisiar iraultza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tunisiar iraultza
2010-2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadak
Manifestation UGTT anti RCD II.JPG
Matxinadan egindako manifestazioetako bat
Data 2010eko abenduaren 18tik
Lekua  Tunisia
Egoera Herri-altxamenduak gobernuen aldaketa eta giza eskubideen alde.
Galerak
Hildakoak: 223+[1]
Zaurituak: 94[2]

Tunisiar iraultza[3][4] edo Jasminen Iraultza[5] 2010 urteko abenduan Tunisiako Sidi Bouzid hirian abiarazitako matxinada da, langabezia masiboaren, prezioen igoeraren eta oro har egoera sozioekonomiko larriaren aurka protestatzeko.[6] Matxinadaren ondorioz, 2011ko urtarrilaren 14ean, hamarka hildako izan ondoren, Tunisiako presidenteak, agintean 23 urtez izan ondoren, bere familiarekin Tunisiatik ihes egin eta Saudi Arabia hartu zuen babesa.[7][8]

Matxinada Mohamed Bouazizi gazteak bere buruari su eman zionean piztu zen, poliziak bizimodua ateratzeko erabiltzen zuen gurditxoko barazki eta fruituak saltzeko baimena ez izateagatik irauli zutenean. Gaztea urtarrilaren 4ean hil zen jasandako erreduren ondorioz. Ondorengo egunetan, protesta zabalak izan ziren azken Tunisiako gobernuaren aurka, poliziak gogor erreprimitutakoak. Protestetan, beste pertsona batzuek bere buruaz beste egin zuten eta poliziak hainbat pertsona hil zituen tiroz. Poliziak disidenteen atxiloketa masiboak ere burutu zituen. Horren aurka Anonymous ekimenak Tunisiako gobernuko webguneak blokeatu zituen 2011ko urtarrilaren hasieran. Protestak Aljeriara zabaldu ziren, egoera sozioekonomikoaren aurka protestatzeko, non gazte eta poliziaren arteko istilu larriak izan ziren. Beste arabiar herrialde zenbaitetan ere, hainbat pertsonak bere buruaz beste egin zuten, Mohamed Bouazizi gaztearen ereduari jarraiki, bertako erregimen politiko eta egoera sozioekonomikoaren aurka protestatuz.[9]

Tunisia efektua erakusten duen irudia.

Eduki-taula

Ondorioak [aldatu]

Matxinaden ondorioz orduko presidenteak, Zine El Abidine Ben Alik, kargua utzi behar izan zuen. Bere ordez, Mohamed Ghannouchi lehen ministroak eta Fouad Mebazaa parlamentuko presidenteak Errepublikaren agintea hartu zuten.

Ben Aliren jarraitzaileen eta armadako militarren arteko liskarrak egon ziren. Armada pixkanaka-pixkanaka polizia ordezkatzen hasi zen salbuespen egoerak irauten zuen bitartean.

Tunisia efektua [aldatu]

Tunisia gertatutako protesten ondorioz, inguruko beste herrialde arabiarretan ere protestak sortzen hasi ziren. Horregatik, Tunisian sortutako protestei Tunisia efektua deitu zitzaien, domino efektu bezala izan zirelako. Matxinadak segituan zabaldu ziren Egiptora, Hosni Mubaraken agintearen erorketa eraginez.

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Tunisiar iraultza