Txantiloi:2008-17 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako Iraultza 1789 eta 1799 urteen artean Frantzian gertatutako prozesu sozial eta politikoa izan zen. Prozesu honetan, Frantzian zegoen egitura politikoa (monarkia absolutua aristokraziarentzako eta klero katolikoarentzako pribilegio feudalekin) irauli zen modu azkar batean nazionalismo, hiritartasun eta eskubide saihestezin ziren Ilustrazioko printzipio arrazionaletan oinarrituta.

Aldaketa horiek bortizki gertatu ziren Frantzian zehar, eta Izuaren Agintaldian exekuzio eta errepresio maila handiak izan ziren. Kanpo harremanei dagokienez, Frantziari gerra egin zioten Europako botere nagusi guztiek garai honetan, lehengo egoera politikora itzularazi nahian.

Iraultza Napoleon Bonapartek boterea eskuratzean amaitutzat jo zen. Inperio bat eta gerra ugariren ondoren, 1815ean monarkia berrezarri zen Frantzian.