Frantziako Lehen Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantziako Lehen Inperioa
Empire Français

1804 – 1814
Monarkia
Flag of France.svg Grandes Armes Impériales (1804-1815).svg
First French Empire (1804-1815).png
(1804-1815)
Sorrera 1804
Desagerpena 1814
Hiriburua Paris
Hizkuntza(k) frantsesa
<< Aurrekoak
Flag of France.svg Frantziako Lehen Errepublika
Banner of the Holy Roman Emperor (after 1400).svg Germaniako Erromatar Inperio Santua
Flag of the Netherlands.svg Herbehereetako erresuma
Flag of Genoa.svg Liguriar Errepublika
Ondorengoak >>
Borboien berrezarpena Flag of the Kingdom of France (1814-1830).svg
Herbehereetako Erresuma Batua Prinsenvlag.svg
Moresnet Flag of Moresnet.svg
Sardiniako erresuma Savoie flag.svg
Austriar Inperioa Flag of the Habsburg Monarchy.svg
Luxenburgoko Dukerri Handia Flag of Luxembourg.svg
Toskanako Dukerri Handia Flag of the Grand Duchy of Tuscany.svg

Frantziako Lehenengo Inperioa, Napoleondar Inperioa ere deituta, Frantzian Napoleon Bonapartearen agintaldi inperialari deritzon izena da, zeinetan Europako zati handia menperatu zuen. Inperioak 1804tik 1814ra iraun zuen, eta 1815ean ere Ehun Egunean laburki berrezarri zuten.

Inperioaren hasiera 1804ko maiatzaren 18an kokatzen da, Napoleonek -orduko Lehen Kontsulak- Frantziarren Enperadorearen titulua hartu zuenean. Abenduaren 2an bere buruari eman zion koroa Parisko Notre Dame katedralean. Hirugarren Koalizioak berehala egin zion aurre eratu berriko inperioari. Austerlitzeko batailan garaipen erabakigarria lortzean, Inperioak aurrera egin ahal izan zuen. Napoleonen armadak (La Grande Armée) Prusia 1806an eta Errusia Polonian 1807an (Friedlandeko bataila) garaitu zituen. Ondoren, Tilsiteko Itunarekin (1807ko ekainean), bakea itzuli zen Europara.

Iberiar Penintsulan eskua sartzean, azkenean, gerra piztu zen 1808an. Sei urteko gerra horretan, larri ahuldu zen Inperioa. 1809an, Bosgarren Koalizioko Austriaren aurka borrokatu zen Frantzia. Garaile berriro aterata, Schönbrunneko Ituna ezarri zuen Napoleonek Habsburgo leinuaren gainean. Errusiarekiko tirabira diplomatikoek Errusiaren 1812ko inbasio kalapitatsua ekarri zuten. Seigarren Koalizioarekin, Frantziako indarrak Alemaniatik atera ziren 1813an. Napoleonek 1814ko apirilaren 6an abdikatu zuen, Elba uharte txikira erbesteratuta. Hortik 1815ean itzuli zen, baina Waterlooko guduan porrot egitean, Lehenengo Inperioa erori zen atzerabueltarik gabe.

Erpinean, 1812an, Frantziako Inperioak 130 departamentu zituela (44 milioi biztanlerekin), 600.000 soldadu zelairatu ahal izan zituen Errusia konkistatzeko. Alemanian, Italian, Espainian eta Varsoviako dukerrian tropa ugari zeukan sakabanatuta, eta Prusia nahiz Austria izeneko aliatutzat ere izan zituen. Inperioaren patua armadari atxikita zegoen. Haren aurreko garaipenek Frantziako Iraultzako hainbat printzipio Europan zehar barreiatu zituen. Jaunarekiko zergak eta beharrak bertan behera utzi ziren Frantziako armadaren aurrera egitean. Polonian izan ezik, aristokraziaren pribilegio oro deuseztatu ziren, eta Napoleondar Kodea sartuta, legearen azpian gizaki guztiak berdin ziren.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak