Txantiloi:2009-19 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kolari Finlandiako Lappi lurraldeko udalerri bat da, lurraldearen sartaldean kokatua. Muonionjoki eta Tornionjoki ibaiek Suediatik banatzen dute mendebaldean; Muonio eta Kittilä udalerriak iparraldean eta Pello eta Rovaniemi udalerriak hegoaldean ditu bizilagun. Ia Iparraldea bezain handia den udalerri honetan, azken urteotan, bertako biztanleria hazten joan da Ylläs mendixkako eski-azpiegiturei esker, gaur egungo ia 4.000 bat biztanlera iritsi arte. Nahiz eta biztanle guztiak finlandieraz hitz egiten duten, Kolari izena ez da guztiz finlandiarra, izan ere, ikatzezko labetik dator, "kolare" suedieraz; izen hau, antzinean udalerrian aurkitutako ikatz erreserba ugariagatik dator.