Txantiloi:2010-22 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 19a - ) euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren, eta orokorrean filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko eta asko plazaratu ditu. Jakin irakurgaietako zuzendaria izan zen, eta 2010 urtera arte bere zuzendaritzapean 40 liburu atera zituen argitaletxeak. Hala nola, Klasikoak editorialaren filosofiako euskarazko itzulpenetan lagundu izan du. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen, halaber; eta EHUko irakaslea da. 2010ean Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten. Finean, askoren iritziz Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emankor eta erudituenetakoa da.