Txantiloi:2013-2 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inka Inperioa (kitxuaz Tawantin Suyu edo Tahuantinsuyu, lau eskualdeak) kolonaurreko Amerikako inperio zabalena izan zen, gaur den Ekuadorretik Kolonbiako hegoaldera zabaldu zena, Andeetan zehar Peru, Txile eta Argentinako iparraldea arte. Hiriburu administratiboa, politikoa eta militarra Cuzco hirian zegoen, egungo Perun. Inka kultura Antzinako Peruko Garai Inperialean (900-1532) kokatzen da, batzuetan garai klasiko ondokoa deitua, Huari kulturaren gainbeherarekin hasi zena. Inkak hegoaldeko tribu gerlaria zen. Gutxinaka, iparralderantz hedatu ziren 1100 eta 1300 artean, Cuzcoko haran emankorrera iritsi arte. Nahiz eta XII. mendearen inguruan sortu, XV. mendearen erdialdetik aurrera izan zituen urterik oparoenak, eta Hego Ameriketako inperio ahaltsuena eta handiena izatera iritsi zen espainiarrak heldu aurreko urteetan.