Rebecca Scott, nagusiki Beckie Scott bezala ezagututa, 1974ko abuztuaren 1ean jaio zen, Kanadan. Eskiatzaile ohia da eta bere bizitzan lortutako titulu garrantzitsuenak hauek dira:
Bakarka lortutako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Tokia | Txapelketa | Modalitatea | Postua |
---|---|---|---|---|
2005 | Kanada | Munduko txapelketa | 1,5km sprint | 🏅 |
2005 | Kanada | Munduko txapelketa | 15km "Mass Start C" | 🏅 |
2006 | Alemania | Munduko txapelketa | 7,5 + 7,5km "Skiathlon" | 🏅 |
2006 | Japonia | Munduko txapelketa | 7,5 + 7,5km "Skiathlon" | 🏅 |
Taldekoa lortutako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Tokia | Txapelketa | Modalitatea | Postua |
---|---|---|---|---|
2001 | Estatu Batuetan | Munduko txapelketa | 4x5km "Relay" | 🥈 |
2005 | Kanadan | Munduko txapelketa | 6x1,2km sprint | 🥈 |
Guztira hamazazpi domina lortu ditu eski Munduko Kopako probetan.
Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2006. urtean, eskitik erretiratu zen, eskiatzaile garrantzitsu baten bezala, izan ere, aukeratu zuten Olinpiada Nazioartekotako Batzordeko partaide bat bezala eta sartu zen 2010ko Vancouvereko XXI. Neguko Olinpiar Jokoetako Batzorde Antolatzailean.
Emakume eskiatzaileen artean, arrakasta handia izan zuen. Waterlooko Unibertsitatean Ingeleseko Arteetan lizentziatua da, eta alde batera utzi zuen eskiatzailea izateari. Geroago, Justin Wadsworth eskiatzailearekin ezkondu zen familia berri bat sortzen, 2 seme-alabekin.
Munduko Kopako probetan. 1998ko Neguko Olinpiar Jokoetan arrakasta gutxi izan bazuen ere, 2002an Emakumezkoen 10 km-ko jazarpen proban brontzea lortu zuen (Ipar Amerikako emakume batek iraupen eskian lortutako lehen domina olinpikoa), gerora izan zen domina. Urrera igo zen aurreko lehen eta bigarren postuetako atletek, Olga Danilova eta Larissa Lazutina hurrenez hurren, droga-probak huts egin ostean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
https://olympics.com/es/atletaBeckie SCOTT | Olympics.coms/beckie-scott t
https://kripkit.com/beckie-scott/