Wikipedia, Entziklopedia askea
Bordetella pertussis bakterioa.

Bordetella pertussis Bordetella generoko bakterio patogenoa da, honek gaixotasunak sortzen duela esan nahi du.

Genero honek bazilo itxura du, bastoi eta esfera formen konbinazioa, eta ezin dira begi bistaz ikusi oso txikiak direlako. Espezie batzuk flageloak deituriko isatsak dituzte eta honi esker batzuk mugi daitezke, baina gehienak ez dira mugitzen.

Bordetella pertussis kukutxeztula izeneko gaixotasun kutsakorra sortzen du eta arnas aparatuan eragina du. Gaixotasun honek etengabeko eztul bortitza sorrarazten du.

Jules Bordet zientzialari belgikarrak aurkitu zuen bakterio hau 1900ean, eta bere omenez mikrobio berri horrek bere izena (Bordetella) hartu zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Bordetella bakterioak animalei infektatuz gero Bordetella bronchiseptica bezala ezaguzten da. Baina lasai, soilik animaliak infektatu daitezke, batez ere katuak eta untxiak.

Zientzialariak bakterio espezieak bi talde handitan sailkatzen dituzte eta jakiteko zein taldetakoak diren Gram tindaketa metodoa erabiltzen dute.

Metodo honetan bakterioei tindagaia ezartzen zaio eta bakteriak kolore bioleta hartzen badute Gram positiboko bakteriak izango dira, berriz kolorea ez badute hartzen, Gram negatiboko bakteriak izango dira.

Bordetella pertussis bakterio Gram negatiboa da.

Bizitzeko oxigenoa behar duten izaki bizidunak dira, hau da, izaki bizidun aerobikoak dira. Bakterioek zelula pareta bat dute, eta hau zelula inguratzen duen geruza gotorra da. Honen gainetik bere birulentzia areagotzen duen kapsula bat dauka. Birulentzia mikrobio bat gaixotasuna transmititzeko ahalmenari deritzo. Bakterio honek ez du esporarik sortzen.

Elikadura oso zorrotza du (aminoazidoak metabolizatzen ditu), eta laborategian onddoak edo zelulak hazteko erabiltzen den gel edo likidoa aberatsak erabili behar dira (sarritan, odola duten odol-agarrak).

Aminoazidoak amino taldeaz (NH2) eta karboxilo taldeaz (-COOH) osaturiko gai elkartua da eta proteinak osatzen dituzten monomeroei deritze. Azken hauek masa molekular txikiko molekulak dira. Masa molekularra edo pisu molekularra molekula batek duen masa da.

Gizakia da bakterio honen gordeleku bakarra bakterio honek ezin baitu aske bizi bere ostalaritik kanpo.

Bakterio honek zein gaixotasun sor dezake?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kukutxeztula duen haurra

Bordetella pertussis-ek arnas aparatuaren gaixotasun kutsakorra den kukutxeztula eragiten du. Bakterioa arnas-aparatuan hazten da, eta arnas-traktuko epitelio ziliodunera atxikitzen da, hau da; sudurraren, ahoaren, eztarriaren eta laringearen 22-25nm-tako diametroa duten hodi itxurako proteinez osatutako zilindro itxurako konposatuetan atxikitzen da, bakterioek gizakian modu eraginkorrean lotzeko duten faktorez baliatuta . Hortik zakutxo huts baten itxura duen birikako egitura anatomikoa den albeoloetara pasatzen da, istripu motako heriotza zelular itzulezina den nekrosia sortzeko aukera garatuz.

Kukutxeztula oso kutsakorra da. Kutsatzeko bidea airekoa da: gaixoek milioika bakterio patogeno (bizidun batean gaixotasuna sortzen duen edozein eragile biologikoa, birusak edota bakterioak, besteak beste) kanporatzen dituzte txistu-tanta txikiekin eta aerosolekin, eztula egiterakoan; txistu-tantak inhalatzerakoan bakterioak ere inhalatzen dira. Sarrerako atea, hortaz, sudurra, ahoa, laringea eta eztarria dira, eta infekzioa maila horretan gauzatzen da.

Mikrobioek ekoizten dituzten substantzia pozoitsuak diren lau exotoxina indartsu ekoizten ditu mikrobio patogenoak, B. pertussis izanik substantzia pozoitsu kaltegarriena. Etengabeko eztul bortitza da kukutxeztularen sintomarik nabarmenena. Txertaketa masiboari esker gaur egun gaixotasun honen kasu gutxi gertatzen dira Euskal Herrian.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Bordetella pertussis - Wikiwand» www.wikiwand.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).