Txikipedia:Bulgariera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bulgariako ikurrina

Bulgariera Bulgarian hitz egiten den hizkuntz ofiziala da eta Serbian eta Ukraniako inguruetan hitz egiten den hizkuntza indoeuroparra da.

Hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgariar hizkuntzak 13 milioi hiztun inguru ditu, horietatik %77a Bulgarian. Gehienbat Bulgarian, Moldavian, Ucranian eta Chipren entzun dezakegu baina beste zenbait tokitan ere entzun daiteke.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslabiar hizkuntzen familiakoa da eta errusiera edo polonieraren ahaidea da.

Hiru bulgariera mota daude,  bakoitza bere eran hitz egin zen eta orain hitz egiten dena bulgariera modernoa da.

- Bulgariera zaharra (IX-XI)

- Erdi Aroko bulgariera (XII-XV)

- Bulgariera Modernoa/Batua (XVI. mendetik aurrera)

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70 dialekto inguru daude, 40 Bulgarian eta 30 beste herrialde batzuetan. Bulgarieraren alfabetoa zirilikoa da eta guztira 30 letra daude.

Munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan mintzatzen diren hizkuntzen artean, Bulgariera 88. postuan aurki daiteke. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Idioma búlgaro. 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).