Txikipedia:Errege Bardea

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bardeak, Nafarroako Hego-ekialdean daude kokatuak
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nafarroako basamortua bezala ezagutzen da Errege Bardea.

Errege Bardeak edo Bardeak, Nafarroako hego-ekialdean dagoen eskualde zabala da. Bardeak Tutera merindadean daude kokatuak, eta ekialdean Zaragoza probintzia dauka. Bardeen herri mugakideak huek dira: Valtierra, Arguedas, Zarrakaztelu, Santakara, Mélida, Arrada, Caparroso, Alesbes, Cadreita, Tutera, Cabanillas, Fustiñana eta Buñuel. Eta hiru Zaragozakoak: Tauste, Ejea de los Caballeros eta Sádaba.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bardeetako klima, estepako klima hotza da. Prezipitazioak urriak izaten dira, (batez beste 400-450 mm ur biltzen dira urtean).

Bardeak parke naturala

Bardeen hegoaldean eta hainbat ezponda eta labarrek bereizirik, Bardea Zuria dago. sakan, trokarte, sorgin-tximinia eta muino lekuko ugariz jositako higadura-sakonune handia da, eta bere erliebe eta egitura bitxiak direla-eta Bardea osoko lekurik ezagunena da. Udako lurrunketaren ondorioz azaleratzen den gatzaren koloretik datorkio izena. Hegoaldean Bardea Beltza dago, goi-ordokiz eta muino lekukoz osaturik dagoena. Bardeako alderik altuena da (Loma Negra, 646 metro).

Zer egin daiteke bertan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bardeen ondoan “Sendaviva” parke naturala dago, animaliak, ikuskizunak eta familia artean hainbat plan egiteko aukera dago bertan. Gainera, Bardeen barruan, bisita gidatuak egiteko aukera dago:  zaldian, quad-ean, seway-ean eta txirrindula elektrikoan, hain zuzen ere.[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Errege Bardea. 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).