Zarrakaztelu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zarrakaztelu

 Nafarroa Garaia
Zarrakazteluko bandera

Zarrakazteluko armarria

Izen ofiziala Carcastillo
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Arga-Aragoiko Erribera
Alkatea Constantino Ignacio Alfaro Cortés
(IC, ezkerreko indep.)
Herritarra zarrakazteluar
Koordenatuak 42°22′48″N 1°26′40″W / 42.38000°N 1.44444°W / 42.38000; -1.44444Koordenatuak: 42°22′48″N 1°26′40″W / 42.38000°N 1.44444°W / 42.38000; -1.44444

Carcastillomapa.PNG

Eremua 97,00 km2
Garaiera 351 m
Distantzia 70 km Iruñera
Posta kodea 31310
Biztanleria 2.549 bizt. (2012)
Dentsitatea 26,28 bizt./km²
Sorrera X. mendea

Zarrakaztelu[1] (gaztelaniaz Carcastillo) Nafarroako udalerria da. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 2.549 biztanle ditu. Udalerria hiru herrik osatzen dute: Zarrakaztelu, La Oliva eta Figarol.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarrakaztelu Nafarroako hegoaldean dago, Tuterako merindadearen ipar-ekialdean, Zaragozarekin mugan. Herria, Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.

Geografiaren aldetik, Aragoi behereko eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[2][3]

Zarrakazteluren udalerri mugakideak honakoak dira: Sos, Castiliscar, Sadaba eta Uncastillo (Zaragoza) dauzka ekialdean, Kaseda eta Galipentzu iparraldean, Murillo el Fruto, Santakara, eta Melida mendebaldean eta Bardeak hego-mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarrakazteluk klima mediterraniar kontinentala dauka, 12,9 gradu batez beste (baxuena 4,3 urtarrilean eta altuena 22,0 gradu abuztuan) eta 475mm prezipitazio urtero. Urteroko egun euritsuak 70 izaten dira, gehienbat udaberri eta udazkenean. Urte osoan zehar haizerik ohikoena iparreko zierzoa da, baina udan hegoaldeko haizeak tenperaturak 35 gradutik gora igoarazten ditu.

Herriaren inguruan laborantza lurrak nagusi diren arren, pinu zumelak aurki daitezke oraindik ere udalerriko gune jakin batzuetan, batzuk berez hazitakoak, eta beste batzuk XIX. mendetik aurrera birlandaturikoak. Horrez gain, sastraka eta zuhaixkak aurki daitezke.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean Olibako monasterioaren klausura eremuaren barruan eta itsasoaren mailatik 343 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian, erromatarren garaiko eta Erdi Aroko aztarna ugari aurkitu dira, Encisa, Castelmunio, Marcuelles, Puy Redondo, Oliba, Samasi eta Villaruz. Herri hauek guztiak udalerri independiente izan ziren, Olibako monasterioko jaurerrian sartu aurretik. 1125ean Alfontso I.a Batailatzaileak Medinaceliko forua eman zien Zarrakazteluko bizilagunei, eta zerga jakin batzuk ordaintzetik askatu zituen. Horrez gain, judutarrek kristauen lege berdinak bete behar zituztela agindu zuen. 1129an foru berdina eman zien Bardeetako Encisa, Barde erdia, Almanarko Puig eta Figaroli.

Olibako monasterioaren jaurerria ezartzetik aurrera, 1162ko urtarrilean, Zarrakazteluren historia monasterioaren historiari egon zen loturik, XIX. mendearen erdian herriak independentzia berreskuratu arte. Bien bitartean, Antso VII.a Indartsuak foru berria aldarrikatu zuen, herritarrak libre zirela esanez. Herriak, jarlekua izan zuen Nafarroako gorteetan, eta Konptoen liburuetan Erriberako edo Tuterako merindadeko herri moduan agertu zen beti.

1443an Vianako printzeak, Bardeetako larre eta uren erabileraren inguruko eskubidea eman zien zarrakaztelutarrei, eskubide hori gaur egun mantentzen delarik. Herria, gune estrategikoan kokatzen zen, Aragon ibaia txalupaz igarotzeko, Erronkaritik zetozen almadilarientzako, eta Olibako monastegitik hurbil egoteagatik ordaindu beharreko bidesariak zirela eta. Horrez gain, Erronkaritik Bardeetara joaten ziren artzainek, Zarrakaztelutik igaro beharra zuten derrigorrez.

1706ko urriaren 23an, Espainiako Ondorengotza Gerran, Carlos artxidukearen ejerzitoak, herria suntsitu zuen, eta bertako heritarrek ihes egin zuten. 1855ean Nafarroan 13.000 hildakotik gora eragin zuen kolera izurriteak Zarrakaztelun izandako eragina, txikia izan zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarrakazteluko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.337 1.409 1.674 2.224 2.441 2.409 2.447 2.928 2.837 2.678 2.572 2.631 2.602

2008ko erroldaren arabera, 207 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,26a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur ureztagarriak landatutako lurren %40a dira, eta gainontzekoa sekain lurrek eta larre moduan erabilitako lurrek osatzen dute. Lur ureztagarrietan artoa, eta garagarra bezalako laboreak landatzen dira, Bardeetako ubideko urei esker ureztaturiko lurretan. Sekain lurretan, garagarra da landaketarik ugariena. XIX. mendearen amaieran asko handitu zen landatutako lurren azalera eta 1891ean 628 hektarea lantzen ziren arren, 1906an 2.980 hektarea, 1920an 6.026 hektarea eta 1935ean 6.957 hektarea landu ziren.

Zarrakaztelu berrikuntza teknikoak ezarri zituen Erribera lehen herria izan zen, eta horregaitik abeltzaintzak garrantzia galdu zuen Erriberako herria ere izan zen, nekazaritzarako asto eta zaldien beharra gutxitu zenean. 1906ko urriaren 19an Nafarroako nekazal aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, eta 1959ko apirilaren 15ean alpaparen koperatiba.

Bardeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Zarrakazteluk, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Cabanillas, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeetako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olibako monasterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Olibako monasterioa

Arkitektura erromanikoa da, Nafarroako garrantzitsuenetakoa. Eraikinak XII-XIV. mendekoak dira., XII. mendekoa.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Salbador eliza: XIII. mendekoa. Jatorrizko egituratik, zortzi zatitan banaturiko nabea, eta kanoidun ganga estaldura kontserbatzen dira. Elizak, poligono itxurako aurrealdea, batailo kapera, dorrea oinetan, eta gurutzeriazko ganga dauzka, Felix Madinabeitia arkitektoak XIX. mendean egindako berritze lanetan aukeraturiko estilo neogotikoa jarraituz.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarrakazteluko alkatea UPN alderdiko Julio Eduardo Prieto Arbeloa atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz gehiengo absolutua. Zarrakazteluko Independenteak (IC, ezkerreko independenteak[5]) zerrendak 5 izan zituen eta CDNk bat ere ez. Baliogabeko botoak 44 izan ziren (emandako guztien %2,63a) eta zurizko 81 boto izan ziren (botoen %4,97a). Abstentzioa %20,69koa izan zen.

2011n egoera aldatu egin zen; aurkeztutako hiru zerrendak Zarrakazteluko Independenteak (5 zinegotzi), UPN (4), PSN (2) eta PP (0) izan ziren; lehenago alkate izandako ICko Constantino Ignacio Alfaro alkate bihurtu zen[6].

Udal Hauteskundeak Zarrakaztelun
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Zarrakazteluko Independenteak (IC)  %41,75 5  %41,2 5
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %34,6 4  %49,29 6
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)  %15,1 2 - -

Zarrakazteluko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
2011 Constantino Alfaro Cortés (IC)
2007 Julio Prieto Arbeloa (UPN)
2003 Jesús Mugeta Sierra (IC)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920. urtean altxatu zen, antzinako udaletxea zegoen orube berdinean (antzinako udaletxea 1860ko hamarkadan eraiki zuten). Eraikina, garai hartan herrian eraikitako gainontzeko eraikuntzen estilo arkitektoniko bera dauka, eta hiru zatitan banaturik dago. Beheko solairua harriz egindakoa da eta egituraren gainontzekoa margozturik dago. Udaletxea elizaren aurrean dago. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Elizaren Plaza, 3

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Zarralaztelu eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,26k zekien euskaraz hitzegiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteriaren jaiak, ekaineko azken asteburuan ospatzen dira. Horrez gain, Ama Birjinaren egunaren inguruko jaia urriko lehen larunbatean antolatzen da.

Zarrakazteluko herriko-jaiak, abuztuko lehen igandetik hurrengo asteko igandera arte irauten dute.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zarrakaztelu, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf .
  2. (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
  3. Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio «Aragoi beherea (-a)» izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
  4. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  5. Adibidez NEB ICren alde agertu ohi da.
  6. Así queda el reparto de poder municipal en la Zona Media Gerinda Bai blogean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa