Txikipedia:Freskagarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Freskagarri sorta bat

Freskagarria normalean karbonatoa eta azukrea duen edaria da, eta hotza hartzen da. Alkoholdun edari batzuk adibidez garagardoa edo sagardoa ere freskagarriak dira. Freskagarriak, izenak esaten duen bezala, freskatzeko erabiltzen dira. Horregatik, beroak hartzen diren edariak adibidez kafea, txokolatea edo tea ez dira freskagarriak.

Osagaiak (gehienetan)  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gehigarriak
    • Edulkoratzaileak (zapore gozoa ematen dute), 2 mota daude:
  1. Naturalak (Sakarosa, fruktosa…)
  2. Sintetikoa (ziklamatoa, azesulfamoa, asparmatoa…)
  • Azidotasunaren egonkortzaileak
  • Koloratzaileak: kolorea emateko edozein sustantzia kimikoa da.
  • Aromatizatzaileak: elikagai industrializatuetan usaina emateko balio du.
  • Kontserbagarriak: mikroorganismoek elikagaiak hondatzea galarazten duen gehigarri-mota da.
  • Freskagarri mota bat
    Antioxidatzaileak: beste molekula batzuen oxidazioa atzeratu edo ekiditeko gai den molekula da.
  • Lodigarriak: Disoluzio likidoari gehitzen zaion substantzia bat da.                    

Freskagarri mota ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Freskagarri isotonitoak: Erreidratatzaileak edo kirol-edariak dira
  • Fruitu zukuen freskagarriak: Energia kopuru txikia duten freskagarriak dira.
  • Fruitu lurrinekin egindako freskagarriak: Lurrin eta kolore estraktuak dituzten freskagarriak dira.
  • Light freskagarriak: Hauek ere energia kopuru txikia duten freskagarriak dira.
  • Freskagarri osasungarriak: Mineralak eta Bitaminak dituzten freskagarriak dira. Adibidez, Zukuak, eta esnekiak.
  • Freskagarri energetikoak: Estimulagarriak dira eta gorputzari ematen dio energia modu azkar batean. Adibidez, Red bull, Monster… [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Freskagarri. 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).