Wikipedia, Entziklopedia askea
Ganboa

Ganboa araban kokatzen den udalerria da. Ganboako udalerria honako herriek osatzen dute: Azua, Garaio, Langara Ganboa, Larrinzar, Marieta, Mendixur, Mendizabal, Orenin, Zuhatzu Ganboa. Guztiak batera 41,14km-ko eremua hartzen zuen eta 1940an 630 biztanle baino gehiago bizi izan ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an Uribarri Ganboako urtegia eraikitzen hasi ziren. Uholde arriskuen ondorioz, gobernuak udalerria deuseztatu behar izan zuen 1957ko maiatzaren 10ean eta herriak beste inguruko udalerrien esku jarri zuen.

Barrundiak Garaio, Larrinzar, Marieta, Mendixur eta Zuhatzu Ganboa hartu zituen. Arratzu-Ubarrundiak berriz, Langara Ganboa eta Mendizabal. Eta azkenik, Burguk, Azua eta Orenin.

Kokapena eta Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganboa Euskal herrian kokatzen da, bereziki Araban. 2017an guztira 154 biztanle bizi ziren Ganboan, gero eta jende gutxiago bizi da.