Mendizabal

Koordenatuak: 42°55′53″N 2°35′06″W / 42.9314481°N 2.585055°W / 42.9314481; -2.585055
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau desagertutako Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendizabal (argipena)».
Mendizabal
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArratzua-Ubarrundia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°55′53″N 2°35′06″W / 42.9314481°N 2.585055°W / 42.9314481; -2.585055
Demografia

Mendizabal Arabako herri desagertu bat da, Arratzua-Ubarrundia udalerrikoa. Uribarri Ganboako urtegia eraiki zutenean hutsarazi zuten eta gaur egun, urtegiko uren azpian dago.

Zadorra ibaiaren ertzean zegoen eta hurrengo herriak zituen mugakide: iparraldean Leintz Gatzaga, hegoaldean Arroiabe, ekialdean Langara Ganboa eta mendebaldean Landa.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendizabal Ganboako ermandadea osatzen zuten herrietako bat zen eta Calahorrako elizbarrutiaren mendekoa zen. 1835ean, ermandadea desagertu zenean, Ganboa udalerrian sartu zen.

1957ko maiatzaren 10ean, Espainiako Gobernu frankistak erabaki zuen, dekretu bidez, Mendizabal herria Arratzua-Ubarrundia udalerriari atxikitzea Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzak zekarren uholde arriskuaren ondorioz[2]. Azkenik, 1959ko otsailaren 26an, Espainiako Gobernu frankistak Mendizabal herria deuseztatu zuen 267/1959 zenbakidun dekretuaren bidez.[3]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1631n Felipe IV.a erregearen aginduz egin zen Gatzaren Erroldaren arabera, Mendizabalek 25 biztanle eta 38 abere zituen[4]. Ia bi mende geroago, 1827an, 44 biztanle zituen[1]. 1959an, Espainiako Gobernu frankistak Mendizabal herria deuseztatzea erabaki zuenean, 2 biztanle besterik ez zituen.[3]


Mendizabalgo biztanleria

Galdutako ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mendizabalgo zubia, hiru begiko zubia.
  • San Pedro parrokia, erromaniko estilokoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Miñano, Sebastián. (1827). Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal. 6. liburukia, 8 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-01).
  2. (Gaztelaniaz) Estatuko Aldizkari Ofiziala. 1957ko maiatzaren 10eko dekretua. 138 zkia. (argitaratze data: 1957ko maiatzaren 25a), 1689 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-01).
  3. a b (Gaztelaniaz) Estatuko Aldizkari Ofiziala. 267/1959 dekretua. 52 zkia. (argitaratze data: 1959ko martxoaren 2a), 3521 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-01).
  4. (Gaztelaniaz) Censo de la Sal 1631. Tomo I. Vecindario. , 17 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.