Txikipedia:Maitane Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maitane Alonso
Maitane Alonso

Maitane Alonso, Bizkaia, Euskal Herria (Sodupe) jaio zen. Bera  ikertzailea, asmatzailea eta ikaslea da. Maitane Alonsok medikuntza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Berak 5 hizkuntza dakizki, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an Elhuyar Zientzia Azokan saria jaso zuen.
  • 2018an, Bartzelonan, 1. saria eta ohorezko aipamena lortu zuen.
  • Txilen ESI AMLATen Nazioarteko zientzia azokan ere aurkeztu zuen bere proiektua eta (azoka honetan, proiektua aurkezteaz gain, euskarazko bertsoak ere kantatu zituen baita Agurra dantzatu ere).
  • 2019ko maiatzean, aukera izan zuen Intel ISEF bilkuran egoteko.
  • 2020an haren start-up Espainiako Everis sariaren finalista izan da.

Ikertzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitane txikitatik hasi zen Elhuyarren udalekuetan eta zientzia azoketan parte hartzen, eta Zientzia giroan sortutako ikerketarako interesak elikagaien kontserbazioa luzatzen duen makina asmatzera bultzatu zuen. Etxean egindako makinarekin Elhuyarreko zientzia azokan egon zen lehenengo aldiz, 2017an. 2017, 2018, 2019 eta 2020an sari asko irabazi ditu hainbat azokatan, eta  NASAri bere proiektua azaltzeko aukera izan zuen. 2020an, asteroide bati Maitane izena jartzea lortu du elikagaiak kontserbatzeko sistema ekonomiko azkar eta jasangarria sortzeagatik, gainera enpresa bihurtu du, Innovating Alimentary Machines deiturikoa.

Janaria kontserbatzeko tresnaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitak egiten zituen barbakoetan sortutako soberakinekin zerbait egin behar zela ikusita piztu zitzaion ideia. Hiru urteko ikerketen ostean, etxeko txoko batean «jakin-minetik» sortu zen asmakuntzak nazioarteko aitorpena jaso zuen iragan maiatzean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Maitane Alonso, la joven bilbaína que ha triunfado con su máquina para conservar alimentos» La Vanguardia 2019-09-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-18).