Txikipedia:Marian Anderson

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marian Anderson[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marian Anderson abesten.

Sei urte zituela hasi zen abesten, bere herriko elizan. 1925ean, 300 hautagairen artean aukeratu zuten New Yorkeko Orkestra Filarmonikoaren bakarlari izateko. 1931n beka bat jaso eta Europara joan zen ikastera eta abestera. Arrakasta handia izan zuen, Alemanian eta Eskandinavian, batik bat; Jean Sibelius musikagileak Solitude abestia eskaini zion. Opera gutxi kantatu zituen, eta oratorioek, liederrek, Bach, Händel, Mahler eta Sibeliusen musikak eta kantu espiritualek osatzen dute bere errepertorioa. Federico Garcia Lorca eta Carlos Morla Lynch Madrilen egindako kontzertuan egon ziren, eta abeslariarekin.