Txikipedia:Urre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urre kristalak

Urrea {{txp|elementu kimiko]] bat da eta bere zenbaki atomikoa 79 da. Seigarren periodoan  eta 11. taldean kokatzen da. Bere ikurra Au da latineko Aurum-etik ( Egunsenti distiratsua ) datorrena.

Bere konposizio eta arrarotasunagatik, oso erabilia da bitxigintzan. Gainera, lurrean bilatzen zaila den metal bat da. Trantsizio metal biguna, distiratsua, horia, astuna, malgua eta leuna da, eta ez du elementu kimiko gehiengoarekin erreakzionatzen. Normalean, bere ergoera puruan egoten da, pipita edo garau moduan agertzen da arroketan.

Urrearen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela gutxi arte, zientzialariek ez zekiten nola sortu zen urrea, zilarra edota platinoa bezalako elementu pisutsuak. Baina orain dela gutxi, gure Esne Bideko galaxia berri baten aurkikuntzak, ate guztiak ireki zituen. Reticulum II izena du eta lurretik 98 000 argi urteetara dago.

Txilen dauden Magellako teleskopioetan, galaxia horretako izarrak aztertuz, ikusi zuten urreaz, zilarrez edo platinoz osaturik zeudela. Hipotesiaren arabera, material pisutsuak, eta “proceso-r”-ak, nano galaxietan, neutronen izarren leherketen ondorioz sortu ziren. Ondoren, izar eta asteroide berriak sortu  eta lurrean agertzen bukatu zuten.

2014-ko Munduko urre kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014. urtean mundu osoko urrearen produzkio osoak 2860 tonelada atera zituen. Urre gehien atera zuen herrialdea, Txina izan zen 490 toneladekin, ondoren Australia 300 toneladekin eta hirugarren gehien atera zuena Errusia, 242 toneladekin.