Txikipedia:Yellowstone Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Yellowstone Parke Nazionala Ameriketako Estatu Batuen dagoen natura parkea da. Izaera hori zuen munduko lehen eremua izan zen. Estatu Batuetako presidentea Ulysses S. Grantek izendatu zuen 1872an.

Yellowstoneko bisontea

Paisaiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeko paisaian pinuak dira nagusi, hango lurrazalaren % 60 baitute estalita. Hartzak, otsoak, oreinak eta orein-altzeak ugariak dira parkean. Badira geiserrak eta fenomeno geotermalak ere. Gainera, parkearen azpialdean egun bizirik dauden bi supersumendietako bat dago. 1988ko ekain eta irail artean parkeak sute kate suntsitzailea euki zuen.

Yellowstoneko ur jauzia

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea, Yellowstone lautadan dago kokatuta. Lautada, 2400 m ingurura dago kokatuta eta mendi harritzuetako mendiez inguratuta dago. Punturik altuera Eagle Peak (3462 m) mendia da.

Yellowstoneko zelaiak

Yellowstone lakua, parkeko lakurik handiema da. Gainera, Ipar Amerikako altuerako lakurik handiena da. 2357m-ra dago, 101km ditu iparraldetik hegoaldera eta 87 km mendebaldetik ekialdera, eta 120m-ko sakonera du.

Parkean, 4 metro baino gehiagoko altuera duten 290 ur jauzi daude.Altuenak, Yellowstone ibaieko beheko urjauzia, 94 metroko altuera dauka.

Parkeak, munduko baso petrifikaturik handienetakoa dauka. Altzor geologiko hau oso arraroa da. Baso bat sumendi baten eurpzioarengatik errautzez estaltzen da eta egurra mineral bihurtzen da hau sortzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1871. urtean, Ferdinand V. Hayden lurraldea exploratu zuen. Berarekin batera, Thomas Moran margolaria eta Willen Henry Jackson argazkilaria eraman zituen. Beraien lanekin eta informe zehatz batekin Estatu Batuetako Kongresura joan zen. 1870 eta 1880ko hamarkadetan hango indioak parketik atera zituzten.

1872eko martxoaren 1ean, Estatu Batuetako presidenteak parkea eratzeko ituna sinatu zuen. Lehenengo urteetan parkearen kontrako mugimendua izan zen.

1959. urtean, lurrikara handia izan zen eta errepide batzuk suntzitu zituen. Gainera, geiser berriak sortu ziren. Gainera, lehen ura ateratzen zuten Geyser batzuek lokatza ateratzen hasi ziren.

1988. urtean sute handiak egon ziren, parkean.