Uas zetroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ankh ikurra uas zetroak daramatzalarik, Medinet Habun.
Amon-Ra, Ra-Horajty eta Ptah, uas zetroa daramatelarik. Louvre.

Uas zetroa edo wasak, haga zuzen baten forma zuen, eta alegiazko animalia baten buruarekin koroatua zegoen. Hagaren behealdeko muturra, urkilatua zuen. Beharbada, boterea, indarra eta nagusitasunaren ikur zen egiptoar mitologian. Beste ikur batzuekin batera ager daiteke, Dyed pilarea "egonkortasuna" eta Ankha "bizitza", adibidez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uas zetruaren erabilera, beharbada, Egiptoko aro aurredinastikoan hasi zen, ganadua gidatzeko bastoi bat bezala, arrazoiren batengatik, boterea eta indarrarekin lotutako elementu bat sinbolizatzera pasa zena. Hierakonpoliseko "100. hilobia"n, uas zetroaren antzeko makil bat daraman pertsonaia bat agertzen da

Zetru jainkotiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplu, hilobi eta hilarrien irudikapenetan, uas zetroa, Ptah, Sokar eta, geroago, Osiris jainkoek eramaten zuten, Amon-Ra eta Khonsuk ere eraman zuten, Medinet Habuko tenpluko Ramses II.aren kaperan, Ra-Horajtyk "Ostertzeko Horus", Tutankamonen hilobian, Sethek 400. urteko hilarrian, Tanisen, Khepri edo Igaik, antzinako jainko bat.

Jainkoen ezaugarri tipikoa den arren, jainkosa batzuek ere erabili zuten, Satis edo Bastet jainkosek kasu.

Tebas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uaset antzinako hiria "uas zetroaren hiria" zen, beranduago, greziarrek, Tebas deitu zioten arren, izen hori jarri zioten arrazoi zehatza jakiterik ez dagoelarik.

Kuttuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uas zetroa egiptoar kuttun ezagunetako bat zen, nagusitasuna irudikatzen zuena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uas zetroa Aldatu lotura Wikidatan