Udaletxe Berria (Munich)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Udaletxe Berria
Rathaus and Marienplatz from Peterskirche - August 2006.jpg
Udaletxe Berriaren irudi orokorra.
Herria Munich, Baviera
Herrialdea  Alemania
Koordenatuak 48°8′15″N 11°34′35″E / 48.13750°N 11.57639°E / 48.13750; 11.57639Koordenatuak: 48°8′15″N 11°34′35″E / 48.13750°N 11.57639°E / 48.13750; 11.57639
Garaia 1867-1908
Helbidea Marienplatz
Udaletxe Berria (Munich) non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Udaletxe Berria (Munich)
www.muenchen.de

Udaletxe Berria (alemanez Neues Rathaus) Alemaniako Bavaria estatuko Munich hiriko udaletxea da. Hiri honen erdigunean dagoen Marienplatz enparantzan kokatzen da. 1867-1908 bitartean eraiki zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo neogotikoan egindako eraikin handia da. 100 metro luze den aurrealdea duen eraikinak 400 gela ditu barnean, guztira 9159m² estaltzen dituelarik. Aurrealdeak Marienplatzera ematen du eta atzekaldeak Marienhof parkera. Beheko solairua Ratskeller jatetxeak okupatzen du, ia osorik. Turismo bulegoa ere beheko solairuan dago. Lehenengo solairuko balkoi luzea ospakizunetan erabiltzen da edo kirol txapelketa handietan jokalariak omentzeko.

Dorreak 85 metrotako garaiera du eta igogailuan igo daiteke goraino.

Rathaus-Glockenspiel[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina turistikoki erakargarriena Rathaus-Glockenspiel kariloia da. 1908an ipini zuten eta bi solairu ditu, bakoitzak Munichko historiaren pasadizu bat gogoratzen duelarik. Goian 1568an William V.a Bavariakoaren ezkontzan izandako zaldun lehiaketa azaltzen du. Beheko solairuan aldiz Schäfflertanz (upelarien dantza) ageri da, izurritik babesteko upelariek zazpi urtean behin egiten zuten dantza da.

32 pertsona irudi ditu eta 43 kanpai txiki. Egunero hamaiketan jotzen du, eta udan hamabietan eta arratsaldeko bostetan ere bai. Ordu laurden inguru irauten du eta goian dagoen urrezko txoriaren hiru txiok ematen diote amaiera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Udaletxe Berria (Munich) Aldatu lotura Wikidatan