Ugriar hizkuntzak
Wikipedia(e)tik
| Ugriar hizkuntzak | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | - | |
| Eskualdea: | Hungaria (eta alboko zenbait lurralde) eta mendebaldeko Siberian | |
| Hiztunak: | - | |
| Hizkuntza familia: | Uraldarrak Fino-ugriarrak Ugriar hizkuntzak |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | - | |
| ISO 639-2: | - | |
| ISO 639-3: | -
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Ugriar hizkuntzak (ahoskera: ˈjuːɡrɨk, ˈjuːɡriən) finno-ugriar hizkuntzen familiaren adar bat dira. Hitza Yugratik dator, Asiako ipar-erdialdeko lurralde bat.
Hiru hizkuntza barne hartzen ditu: hungariera (magyar) eta ob-ugriar hizkuntzak, jantiar hizkuntza (Ostyak) eta mansi hizkuntza (Vogul). Proto-ugriar hizkuntza seguru asko K.a. III. milurtekotik K.a. I. milurtekoaren lehenengo erdialdea arte hitz egiten zen, Siberiaren mendebaldean, Ural mendien hego-ekialdean.
Ezaugarriak [aldatu]
- Aditzen konjugazio desberdinak bere transibitasun gramatikalaren arabera. Batzuetan "definitu" eta "ez-definitu" konjugazioa deritzo, objektu gramatikalaren definitateak garrantzia eduki dezakelako.
- Aditz aurrizkiak, aditzaren esanahia bai zehazki edo era abstraktu batean aldarazten dutenak.
Hungarierazko adibideak [aldatu]
el - 'hortik kanpo'
| ugrik 'salto egin' | elugrik 'leku batetik kanporatu salto eginez' |
| mosolyog 'iribarre egin' | elmosolyodik 'iribarre egiten hasi' |
ki - 'leku batetik irten'
| ugrik 'salto egin' | kiugrik 'begibistakoa izan' |
| olvas 'irakurri' | kiolvas 'ozenki irakurri |
Hungarieraz, hemen agertutako aditzaren hirugarren pertsonaren singularren formak ez du aurrizkirik.
Ikus, gainera [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||