Samiera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samiera
Sámegiella
Non mintzatzen den: Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia 
Eskualdea: Laponia
Hiztunak: 20.000 inguru
Hizkuntza familia: Uraldarra
 Fino-ugriarra
  fino-lapiarra
   Samiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Norvegiako inguru batzuetan onarpen ofiziala du; Suedia eta Finlandiako udal erakunde batzuetan gutxiengo baten hizkuntza gisa onartua dago
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: se (Iparreko samiera)
ISO 639-2: sma, sme, smi, smj, smn, sms
ISO 639-3: sjd, sjk, sjt, smn, sms, sju, sje, sme, smj, sma sia, sjd, sjk, sjt, smn, sms, sju, sje, sme, smj, sma 

Samiera Eskandinaviako iparraldean samiek mintzatzen duten uraldar hizkuntza da, laponiera izenez ere ezaguna. 20.000 bat lagunek mintzatzen dute eta beste uraldar hizkuntzekin harremana du (finlandiera, estoniera, kareliera...). Modu askotara izendatzen da nazioartean: saami (hizkuntza), samic eta abar. Euskaraz, laponiera izena (Laponia lurraldeari lotua), gaur egun baztertzeko joera dago, samiak gutxiesteko erabili izan baita.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1948an, samiera biziberritzeko egitasmo bat eraman zuten aurrera: ipar samiera izeneko aldaera hartu eta finkatu zuten, hiztun gehien zituen dialektoa zela ikusi zutenean. Hala ere, Errusia aldeko samiek euren hizkuntza alfabeto zirilikoarekin idaztea erabaki zuten. Sami horiek alfabeto zirilikoaren aldaera hedatu bat erabiltzen dute, 1937an ofizialki onartua.

[aldatu] Adibidea

Zenbakiak, samieraz idatzita:

1 - ok'tâ
2 - guok'te
3 - gol'bma
4 - njæl'lje
5 - viht'tâ
6 - guht'tâ
7 - chiezha
8 - gavcci
9 - ovcci
10 - logi
20 - guok'te logi
30 - 'gol'bma logi

[aldatu] Samiera idatzia eta egoera soziolinguistikoa

Samieraren egoera soziolinguistikoa oso kaskarra da. Hiztun gutxi ditu, eta, gainera, hainbat dialekto literariotan banatua dago. Hizkuntzaren aldaerez hitz egiten bada ere, forma literario finkatu desberdin horiek hizkuntzak direla esatea zehatzagoa da, samiera hizkuntza horien multzoa izanik. Aldaeron tamaina txikia dela eta, hala ere, dialektoez hitz egiten da normalean, nahiz eta batzuetan euren artean ez diren ulertzen. Ondokoak samiera forma desberdinak dira:

Sami hizkuntzen banaketa geografikoa: 1. Hegoaldeko samiera, 2. Ume samiera, 3. Pite samiera, 4. Lule samiera, 5. Iparraldeko samiera, 6. Skolt samiera, 7. Inari samiera, 8. Kildin samiera, 9. Ter samiera.

- Akkala Samierari dagokionez, azken hiztuna 2003an hil zen. Kemi samiera, azkenik, XIX. mendean desagertu zen.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak