Ulu Grosbard

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ulu Grosbard (Anberes, Belgika, 1929) zinema-zuzendaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicagoko Unibertsitatean eta Yalen egin zituen ikasketak.

Zinemarako egin zuen lehenbiziko lana Hiru arrotzen historia bat (1968) izan zen, antzerki-lan baten egokitzapena, Martin Sheen, Jack Albertson (bigarren mailako antzezle hoberenaren Oscar saria) eta Patricia Neal antzezleekin. Film horretan Estatu Batuetako gai kutunetako bati heldu zion, soldaduaren itzulerari.

Bere hurrengo bi filmetako protagonista Dustin Hoffman izan zen: Nor da Harry Kellerman? (1971), pop-musikaren munduaren azterketa, sentimendurik gabeko kantari baten erretratuaren bitartez egina; Behin-behineko askatasuna (1978), bizitza berri bati heldu nahi dion preso ohi baten historia.

Aitortza egiazkoak (1981) eta Maitemintzea (1984) filmetarako ere lehen mailako antzezle bat aukeratu zuen: Robert de Niro. Hurrengo urtean, familia harremanei buruzko azterketa sakona egin zuen bi ahizpen historia kontatuz Georgia (1995) filmean. Hurrengo filmean, The Deep End of The Ocean (1998, Ozeano hondoaren sakona), Michelle Pfeiffer, Whoopi Goldberg eta Treat Williams antzezleak aukeratu zituen paper nagusietarako. Film hartan, bi seme-alabetatik bat, hiru urtekoa, desagertzen zaien senar-emazte batzuen drama kontatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]