Umm el-Qaab

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Umm el-Qaab "ontzien ama", izen arabiarra, inguruan aurkitutako zeramika zati ugariengatik eman zaiona. Abidosetik gertu dago, eta bertako nekropoliagatik da ospetsua, 1895ean Emile Amelineauk aurkitu zuena, aro aurredinastikoko eta lehen eta bigarren dinastietako faraoien hilobiak dituena (K. a. 3100-K. a. 2700).

Tokia, Emile Amelineau, Flinders Petrie, W. Kayser eta G. Dreyer bezalako egiptologo ospetsuek zuzendutako espedizio arkeologiko ugarien interesgune handia izan zen.

Hilobi guztiak, lurrean zulatuak izan ziren, baina ez da, estaltzen zituen eraikinaren forma ezagutzen. Arlo honetan, adituen artean eztabaida handia dago, eta, beste batzuen artean, Flinders Petriek, H. Rickek eta G. Reisnerrek zenbait hipotesi proposatu dituzte.

Ideiarik zentzuzkoena, dirudienez, Jean-Philippe Lauerrek proposatutako hipotesia da: adobezko harresidun egitura bat, pixkat okertuak, bi metro t'erdiko altuerakoak eta harea edo hartxintxarrekin beteak.

Umm el-Qaabeko nekropoliko hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umm el-Qaabeko nekropolia
Faraoia Dinastia Hilobiak Iruzkinak
Horus Eskorpioi I.a Uj
Horus Iry Egiptoko 0 Dinastia B1 B2
Horus Ka 0 B7 B8 B9
Horus Eskorpioi II.a 0 B50
Narmer Egiptoko I. Dinastia B16 B17
Aha I B10-15-19
Dyer I O
Dyet I Z
Meritneith I Y
Den I T
Adyib I X
Semerkhet I U
Qaa I Q
Peribsen Egiptoko II. Dinastia P
Khasekhemuy Egiptoko II. Dinastia V
Narmer faraoiarne hilobia Umm el-Qaaben

Errege zerrendak eta datu arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dreyerrek, Umm el-Qaabeko errege hilerrian (1985-1995), honako izen hauek zituzten zigilu markak aurkitu zituen:

  • Narmer, Aha, Dyer, Uadye, Den, Adyib, Semerkhet eta Qaa, eta
  • Narmer, Aha, Dyer, Uadye, Den eta Meritneith

Izenek, ordena honetan idatziak, errege hauen existentzia eta Egiptoko I. dinastiako faraoien oinordekotza ordena frogatuko dute.

Egipto, idazketaren sorleku bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen diren idazketa dokumentu zaharrenak, Günter Dreyerrek zuzendutako Alemaniako Arkeologia Institutuko taldeak aurkitu zituen. Buztinezko 300 ontzi eta taulatxoko talde bat da, Horus Eskorpioi I.aren errege aurredinastikoaren hilobian aurkitu zirenak. 1997an aurkitu ziren, Umm el-Qaaben, Abidosen, karbono 14 bidez, K. a. 3400 eta K. a. 3200 bitartean datatuak.

Hizki hieroglifo bidez idatziak daude, zulatuak edo tintarekin marraztuak, erregeari espeziean ordaindutako zergei buruzko informazioa ematen duten zeinu fonetikoez osatutako benetako idazketa bat argitara emanez. Olioa, lihoa... eta dagokion hiria aipatzen ditu, aro honetan erabilitako idazketa ideografiko tradizionala jada ez delarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umm el-Qaab Aldatu lotura Wikidatan