Den

Wikipedia, Entziklopedia askea
Den

Faraoi


Dyet - Adyib
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotza? ( urte)
Hobiratze lekuaUmm el-Qaab
Familia
AitaDyet
AmaMeritneit
Ezkontidea(k)Nakhtneith (en) Itzuli
Serethor (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko I. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Den edo Udimu, Egiptoko I. dinastiako bosgarren faraoia izan zen. Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2914tik K.a. 2867 arte gobernatu zuen.

Manetonek Usafais deitu zuen, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, eta 20 urteko erregealdia ematen diote, Kaplonyk, 45 urteko erregealdia izan zuela uste duen arren.

Goi eta Behe Egiptoko errege titulua erabili zuen lehen faraoia izan zen. Bere aurreko faraoiek bezala, gerra espedizio ugari egin zituen, bereziki Sinaiko tribu nomaden aurka. Palermoko Harriak, bere erregealdian, herrialdearen errolda orokor bat eta jai erlijioso ugari egon zirela dio. Bere hilobian objektu ugari aurkitu ziren, koroaketa errepikatzeko, Heb Seda, eta, beraz, errege boterea berritzeko, egiten diren erritu erlijiosoak eginez agertzen den taulatxo bat barne.

Dreyerrek, Umm el-Qaabeko T hilobian, Abidosen, Narmer, Aha, Dyer, Dyet, Den eta Meit-Neit izenak, ordena horretan idatzita zituen idazkun bat aurkitu zuen, faraoi hauen izenak eta oinordekotza ordena baieztatuz.

Ezagutzen den papiro txatalik antzinakoena, Hemakaren hilobian aurkitu zen, Den faraoiaren chatyarenean, Saqqarako nekropolian, bertan idatzitako balizko hieroglifoak mantendu ez diren arren.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faraoi honi, Saqqarako hiru eraikin eta Abidosko bat ematen zaizkio.

  • 3035 hilobia, aro aurredinastikoan dataturiko errege hilobirik handiena
  • 3036 hilobia, beharbada erregina batena
  • 3506 hilobia.
  • T hilobia, lurperatua izan zen tokia, Umm el-Qaabeko nekropolian, Abidosen. Bere hilobiko lurzorua, granito gorriz zolatua dago, Egipton, harri gogor hau, eraikuntza material bezala erabiltzen den lehen aldia delarik.

Idazkunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kairotik gertu dagoen Abu Roasheko hilobi batean aurkitutako bolizko etxetxoa, Den faraoiaren garaikoa. Louvre.
  • T hilobia Abidosen (erregearen hilobia)
  • Saqqarako 3035 hilobiko zigilu inprimaketa eta idazkunak (Emery)
  • 3036 hilobiko zigilu inprimaketak (beharbada, Anjka izeneko funtzionario batena) Saqqaran (Emery)
  • Saqqarako 3038 hilobiko zigilu inprimaketak (Emery)
  • Saqqarako 3504 hilobiko idazkunak (Emery)
  • Saqqarako 3506 hilobiko zigilu inprimaketak (Emery)
  • Saqqarako 3507 hilobiko zigilu inprimaketak eta idazkunak (Emery)
  • Saqqarako X hilobiko zigilu inprimaketak (Emery)
  • Saqqaran, poto batetako tintazko idazkuna eta hilerri batetako zigilu idazkunak (Macramallah)
  • Abu Roashen, hilobietako zigilu idazkunak
  • Helwaneko zigilu inprimaketak (Saad)
  • Semty izena daraman zurezko taulatxo txatala, Abidos, UC36720 (Petrie Museoa)
  • Dyerren izena daraman kobrezko zeioa, Abidoseko 461 hilobian, UC16172 (Petrie Museoa)


Aurrekoa
Dyet
Egiptoko faraoia
Egiptoko I. dinastia
Ondorengoa
Adyib
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Den Aldatu lotura Wikidatan