Urre zuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
errodiozko kanpo geruza bat duen urre zuria.

Urre zuria edo elektroa (grezierazko ελεκτρον, anbarra) urre eta beste metal zuriren batekin, zilarra, platinoa, paladioa edo nikela kasu, eginiko aleazio bat da, askotan, dizdira handiko rodioz estalia (ispilu amaitua), nahasketa batzuetan emaitza bezala lortzen den metalaren dizdira leunki itzaliagatik. Aleazio hau, bitxigintzan asko erabiltzen da, bereziki platinoarentzako alternatiba merke bezala, platinoak, kopuru berean, hiru aldiz gehiago balioko bailuke. Denbora batez oso erabilia izan zen nahasketa batek, bi eta lau urre zati artean eta zilar zati bat du.

Kilateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrea, berez, 24 kilatekoa da, baina maneiagarri eta bigunegia da, eta, beraz, bitxigintzarako ez da batere egokia. Bitxigile, Zilargile eta Erlojugileen Espainiar Elkartearen arabera, Espainian gehien erabiltzen dena, 18 kilatekoa da, "lehen legeko urrea" bezala ezagutzen dena, eta %75 urre purua du, beste %25a, beste metal batzuei dagokielarik. Aleaziorik noble eta garestiena, paladioarekin da, argitu eta kolore zurixka bat ematen diona, "urre zuri" bezala ezaguna, zilarra erabiltzen denean lortzen denaren antzerakoa. Urrea eta kobrearen arteko aleazioari, "urre gorri" deritzo.

Azaleko narritadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona batzuk (gutxi gora-behera %13,5ak), urre zuriari alergia diote, edo oso minberak dira. Hau, aleazioren batzuk duten nikelaren erreakzioagatik gertatzen da. Erreakzioak, arinak izaten ohi dira eta erupzio batzuetara baino ez dira mugatzen. Hala ere, gaur egun, azala narritatzeko aukerak murrizten dituzten aleazioak egiten dira.

Zaintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, urre zuria, 0,05 eta 0,5 nanometro arteko sendoera duen errodiozko kanpo geruza batekin galbanizatua dago. Sendoera txiki horren ondorioz, geruz honetan marraduraren bat gertatuz gero, metala laster herdoil daiteke, eta honek, are gehiago ahulduko du errodiozko geruza. Egokiena, 2 nanometroko geruza bat izango litzateke, denbora gehiago iraun dezan. Errodioa duen urre zurizko bitxi bat, berriz birlandu daiteke bitxitegi batzuetan.